artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

get-me-a-stone
Rosalind Nashashibi, The Return, 2026 (xehetasuna). Arg/ Stephen White & Co

Get Me A Stone erakusketak Rosalind Nashashibiren (Londres, 1973) Gazari buruzko margolan batzuk aurkezten ditu, 2021 eta 2026 bitartean ekoitziak, eta Occupation of The Inner Life (2026) pelikula. Lan horiek Gazako Zerrendaren egungo egoerarekiko inplikazio afektiboa eta politikoa islatzen dute.

Nashashibik bere lanean darabiltzan bi bitarteko nagusiak —zinema eta pintura— elkarrekin oso loturik daudela agerikoa izan arren, aipatutako sailaren kasuan bada zerbait pinturak indar bereziarekin azaleratzen duena eta azken bi urte eta erdian ikusi ditugun irudien basakeria indargabetzen duena, indarkeria horren beharrezko aitorpenari bizkarra eman gabe. Bada ekintza piktorikoan sortzen den espazio bat irudikapena gainditzen duena. Espazio horretan sinbolikoa adierazpen hutsa gainditzeko modu gisa agertzen da, baina baita afektuak —kokalekuak— aktibatzeko modu gisa ere. Nashashibiren ustez, pinturaren historiak konposizioari buruzko etengabeko hausnarketa eskaintzen du, obra jakin batzuk agertzen diren une historikoei dagokienez. Baina pintura, agian, distantzian irauten duenarekin harremanetan jartzeko modu bat ere bada, erbesteak ezartzen duen distantzia lantzeko modu bat.

Izenburuan aipatzen diren harriak erresistentzia-sinboloak dira. Margolan batzuetan eskuak ageri dira harriei eusten, menderatzaileari aurre egiteko lehenengo keinu gisa. Harriek, mineralek, bizitza egiten den arkitektura bat eraikitzen dute, baina okupazioaren zapalkuntzaren aurrean matxinatzeko espazio bat ere ematen dute.

Historiak eta oroimenak materialtasun batzuk ehuntzen dituzte Nashashibiren obran, jarraitutasunaren ideia bat berresten duten mamuzko uneak eraikitzen dituen egunerokotasuna, determinismoei aurre egiten dien denborazkotasunarena, etorkizun baten baieztapenari eusteko beharrezkoa dena. Oheek, arropak, UNRWAren siglek, ehundura lausoz egindako paisaia urrun eta etengabe bat osatzen dute.

Get Me A Stone-n Occupation of The Inner Life (2026) pelikula ere agertzen da margolaritzaren jarduna —bai ekoizpen-prozesuan, bai ikusgai jartzean—, familia-egoerekin lotzen duena eta, azken batean, zeregin artistikoaren eta konpromiso politikoen azpian dauden afektuak aipatzen dituena.

get-me-a-stone
Rosalind Nashashibi, The Return, 2026 (xehetasuna). Arg/ Stephen White & Co

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.