artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Ura begiratuz (Mirar el agua)

Cristina Souto Pita

2026ko Ekainaren 19tik
2026ko Uztailaren 19ra

ura-begiratuz-mirar-el-agua

Pentsa dezagun labar batean. Nor ausartuko litzateke begiak ixtera amildegiaren ertzean egonik? Egingo bezenu, ehunka metro beherago dagoen ura nabarituko zenuke zure oinen azpian. Pertzepzioak askotan horrelako pixka bat eskatzen du. Nork bere burua prest edukitzea nolabaiteko zorabioa nabari duen bitartean. Norbere burua hustutzea, handik barrena ikusteko.

Zenbat eta gehiago etzaten naizen belarretan haren irudia atzemateko, orduan eta belarrago sentitzen naiz. Zingiraren iluntasunean, bere sakoneko hondoan dagoen edozein harkaitz bezain itsua naiz. Besoa luzatzen du hostoak, loreak edo pinaburuak eskuratzeko; eta irudi desitxuratuan, nire besoaren zati bihurtzen dira. Flashak azalera kristalinoa kolpatzen du. Gorputza aklimatatu egiten da. Irudiak bezala, argiz eta urez egina nago.

Cristina Souto Pita (As Pontes,Galizia, 2002)

Arte Ederretan graduatua Pontevedrako Fakultatean eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboan masterra EHUn, etnografiaren, zinemaren eta arte bisualen arteko elkargunean lan eginez. Komunikabide digitalak eta analogikoak elkarrekin bizi dira azken berrikuspenetan, artxibotik abiatzen diren eta iraganeko eta oraingo kontakizunaren harreman-dimentsioa lortzera bideratzen diren berrikuspenetan.

Nire lana zinema-jaialdien zirkuituaren eta arte garaikidearen nukleoen artean dabil, bereizketarik egin gabe, testuinguruen artean aldatzen den bitartean. Nire lanak Galiziako jaialdietan erakutsi ahal izan ditut, batzuk aipatzekotan, honakoetan: S8, Intersección (biak A Coruñan), Curtocircuito (Santiago de Compostela), Novos Cinemas (Pontevedra) edo nazioarteko jaialdietan (Intermediaciones, Medellin, Kolonbia) baita banakako eta taldeko hainbat erakusketatan ere. HAMACA bideoarteko plataforman ere ikus daiteke nire obraren zati bat.

ura-begiratuz-mirar-el-agua

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.