HU/هُ - Egin dantza inor begira ez balego bezala
Oliver Laxe
2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 12ra

HU /هُو. Egin dantza inor begira ez balego bezala instalazioa Oliver Laxe (1982) zinemagileak Reina Sofía Museorako berariaz sortutako lana da, eta orain Tabakaleran ikusgai dago, espazio-antolaketa berri batean.
Proiektuak Sirāt filmaren sormen-prozesua du abiapuntu. Filmak Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen Cannesko Zinemaldian, 2025ean, sei garaikur 2026ko Goya sarietan, eta 2026ko Oscar sarietarako bi izendapen. Sirāt termino islamikoa da, eta infernuaren gainetik, paradisura bidean, zeharkatzen den zubiari egiten dio erreferentzia. HU /هُو terminoa, arabieraz, jainkotasunari dagokion jatorrizko soinu-adierazpena da. Piezaren azpitituluak Rūmī mistiko eta eruditu persiarraren (1207–1273) bertso bat du oinarri. Haren lanak ni-aren transzendentzia aztertu zuen eta musikaren, dantzaren, poesiaren eta otoitzaren bidez beronen disoluzioa jainkotasunean. HU /هُو instalazioan lurralde batean barneratuko gara; bertan, dimentsio espiritualaren bilaketa dantzatzen eta gogoratzen duen gorputzaren immanentziaren bidez haragitzen da.
Instalazioak rave ekosistemako bozgorailuek osatutako piramide bat du. Melodia aldatu gabe bibrazio etengabea emititzen du, eta hiru proiekziok basamortuko paisaiak erakusten dituzte, eguzki-galdatan. Paisaia horietan tenpluak eta bozgorailuak agertzen dira, eta tartean gizakiak dantzan. Arkitektura horiek duela hamarkada bat filmatu ziren Iranen, eta patroi eta proportzio sakratuak jarraituta eraiki ziren, mundu materialaren eta mundu sotilaren arteko muga hautemangarri egiteko asmoz. Kangding Rayren lanak, soinuaren dimentsio materiala eta estrukturala jorratzeaz gain, soinuaren alderdi misteriotsu eta immateriala ere barnebiltzen ditu.
Elkartze eta gainezarpenen bidez, HU / هُو instalazioak irudien izaera espektrala azpimarratzen duen gramatika bisual bat eraikitzen du, esperientzia fisiko, sentsorial eta sinestesikoa proposatuz, mundua berriz liluratzeko helburuarekin.
Olivier Laxe
1982an Parisen jaioa, Oliver Laxe galiziar emigranteen semea da. 6 urte zituenean, bere familia Galiziara itzuli zen. Ikusentzunezko komunikazio ikasketak amaitzean, Tangerrera (Maroko) joan zen bizitzera, etaTodos vós sodes capitánsautoproduzitu eta filmatu zuen. Film horrekin, 2010eko Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldiko FIPRESCI saria lortu zuen. 2016an Canneseko Semaine de la Critiqueko sari nagusia lortu zuenMimosasekin, Atlas mendietan filmatua. Galiziara itzuli ondoren,O que ardeOs Ancares mendietan filmatutako filma egin zuen. Film horrekin epaimahaiaren saria irabazi zuen Cannesko Zinemaldiko "Un Certain Regard" sailean, 2019an. Cannesen estreinatu zenetik hamabost urte igaro direnean eta sail guztietan sariak irabazi eta estreinatu ondoren, Oliverrek Saharako basamortuan filmatutakoSirâtfilmarekin Lehiaketan lehen aldiz parte hartzea lortu zuen.
Cannes 2025-ean Epaimahaiaren saria jaso duSirâtpelikularengatik.

Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00

