artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Zer galdetu nahi didazu galdera konplikatu horrekin?

Damaris Pan

2026ko Uztailaren 24tik
2026ko Irailaren 20era

zer-galdetu-nahi-didazu-galdera-konplikatu-horrekin

Erakusketak bertan aurkezten diren lanetako baten izena hartzen du; konkretuki, berriki Kometak programaren barruan Bordeleko Zébra3 egoitzan garatutako lanarena. Bordelen nengoela, gres-arekin lan egin nuen eguneroko objektu batetik abiatuta: ogia eta, zehazki, baguette frantsesa. Interesgarria gertatzen zitzaidan ogiak genealogia kultural zabala kondentsatzeko duen gaitasuna. Izatez, ogia, oinarrizko elikagai nagusia da, elikagai landu zaharrenetako bat eta era berean, bere baitan esanahi asko bateratzen dituen elementu kulturaletako bat. Kultura bakoitzak bere ogi propioak ditu, baita bere erritualak ere. Hau guztia lantzen hasi nintzenerako, banekien Damaris Pan zela nire izena.

Hamabi baguette egin nituen, arrosa kolorez esmaltatuak eta begi-nini beltz distiratsuekin. Itxuraz bakunak diren pieza horiek nolabaiteko anbiguotasuna sortzen dute: ogia, etxeko, komunitateko edo tradizioko irudi positiboekin lotu ohi da, baina kultura-identitate oro memoria deserosoko geruzen gainean ere eraikitzen da. Bordelen tentsio horrek erresonantzia berezia hartzen zuen. Ondare aberats eta ederrari lotutako irudiaren atzean, iragan kolonial eta beltz-tratulari garrantzitsu baten memoria ere badago (…)

— Damaris Pan

zer-galdetu-nahi-didazu-galdera-konplikatu-horrekin

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


baguette-samur-baten-ogi-mami-garratza-eta-beste-galdera-konplikatu-batzuk
Damaris Pan artistak Bordeleko egonaldian sorturiko piezetako batzuk. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

'Baguette' samur baten ogi mami garratza eta beste galdera konplikatu batzuk

Ago. 15 | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]

Damaris Panen erakusketa bat ikusgai dago Iruñeko Ziudadelan. Etxepare institutuak, Uharte zentroak eta Bordeleko Zebra3 erakundeak sustatutako Kometak programaren gerizpean ondu du. Identitate kulturalen "azpiko geruza deserosoei" so egin die.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.