Debt
Nooshin Askari
2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

Marrazki sorta berri batek Galeriaren espazioa hartzen du non Askari-ren erakusketa-diseinuaren bidez, lekuaren arkitektura eraldatu egin den. Lanek hainbat posiziotan agertzen diren siluetak erakusten dituzte, kutxa bat perspektiban irudikatzean edo foku baten argian pentsarazten duten forma ilunez inguratuak. Jarrera horiek martiriaren irudikapen tradizionala ekartzen dute gogora, heriotzari, gizakiaren hilkortasunari eta, begiratzea eta begiratua izatearen arteko desberdintasunei buruzko gogoeta proposatzen dute.
Bideoari, lehen aldiz erakusketa honetan aurkeztua dena, Shahr-âshübetik datorkio izenburua; termino hori "hiria asaldatzen duena" gisa itzul daiteke. XI. mendean agertu zen persiar literaturako pertsonaia bat da, gaur egunera arte berrinterpretatzen jarraitu dena. Askari-k Shahr-vand kontzeptuarekin lotzen du pertsonaia hori; hitz horrek "herritarra" esan nahi du, eta hiriaren barruan hainbat identitate nola eraiki eta irudikatu diren aztertzeko balio du. Lotura horretatik abiatuta, Askari-k Iran garaikideko hiri-historiako pertsonaia esanguratsuak Europako erromantizismoarekin eta egungo zenbait auzirekin uztartzen ditu, hala nola heriotzaren politiken eta xenofobiaren ingurukoekin, terrorismoaren aurkako gerra garaikidea deritzonari lotuta.

Cibrían | Jose Maria Soroa Kalea, 12 - Donostia (Gipuzkoa)

