artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Errealitate absolutua. Paris, 1920—1945

Joan Miró

2023ko Otsailaren 10etik
2023ko Maiatzaren 28ra

errealitate-absolutua-paris-1920-1945
Joan Miró, Pintura (Eguzkia) [Peinture (Le Soleil)], 1927 À‚© Successió Miró, 2023

Joan Miró (Bartzelona, 1893—Palma Mallorcakoa, 1983) XX. mendeko artista handienetakoa da. Haren obrak miresmena pizten du bere berrikuntza formal erradikalengatik, lehen abangoardien testuinguruan garatuak, batez ere dadaismoaren eta surrealismoaren inguruan. Kontu espiritualez ere interesatu zen Miró, mistikaz, irudipenez eta ametsez liluraturik. Era berean, irakurketa politikoak egiteko aukera ematen du haren lanak, nazionalismo katalanarekiko zuen begikotasuna eta dictadura frankistaren aurka erakutsi zuen jarrera ikusita. Hil eta berrogei urtera, haren arteak ez du batere galdu zeukan izaera enigmatiko liluragarri hura.

Artistaren ibilbideko funtsezko aldi bat aztertzen du Errealitate absolutua erakusketak: 1920tik —Parisera egin zuen lehen bidaiaren data— 1945era doana. Margolariak izan zuen etengabeko ideia-jasa da urte horietako ezaugarri nagusia, abiapuntuko errealismo magikotik hasi eta hondo anbiguoen gainean konstelazio itxuran edo flotatzen ageri diren zeinuz osatutako lengoaia pertsonalarekin buka. Eboluzio horretan nabaria da Mirók historiaurreko artearekiko —labar-pinturak, petroglifoak eta estatuatxoak barne— zuen erakarpena, artearen hastapenetara itzultzearen alde egiten baitzuen, haren jatorrizko zentzu espirituala berreskuratu nahian.

Bizitako esperientzia etengabe eraldatzen zuen Mirók arte bihurtzeko. Zerbait zehatza ziren bere obretan margotzen zituen marka guztiak, eta errealitatearen beraren parte zen errealitate sakon batean ainguratzen zen.

Aretoa: 105

Komisarioa: Enrique Juncosa

errealitate-absolutua-paris-1920-1945
Joan Miró, Pintura (Eguzkia) [Peinture (Le Soleil)], 1927 À‚© Successió Miró, 2023

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
UDAN (ekainaren 16tik irailaren 21ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


miro-finkatu-zuten-lanak
Bisitari bat Miroren autorretratuari argazkia ateratzen. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Miro finkatu zuten lanak

Ots. 14 | Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]

Joan Miro artistak 1920 eta 1945 bitartean sortutako obren sorta bildu du Bilboko Guggenheim museoak 'Joan Miro. Errealitate absolutua' erakusketan. Gaur hasi, eta maiatzaren 28ra arte egongo da ikusgai.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.