artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Muga

Zzzz kolektiboa

2023ko Martxoaren 24tik
2023ko Maiatzaren 07ra

muga

Ziudadelako Mistoen eraikineko lehenengo solairuak Zzzz taldearen 'Frontera/muga' erakusketa hartuko du, martxoaren 24tik maiatzaren 7ra. Kolektiboa Enrique Aparicio, Ignacio de ÀƒÂlava, Marcos García, José Antonio Larrasoaña, Fernando López, Alvaro Martínez, Paco Sada eta Pilar Sampol argazkilariek osatzen dute.

Erakusketa 2020 urtearen hasieran hasitako argazkigintza-ikerketaren lanaren emaitza da, Zzzz Taldearen kide batzuen gogoak bultzatuta.

Zzzz Taldea 2013ko maiatzan sortu zen; beraz, egun gutxi barru bere lehendabiziko 10 urteak beteko ditu. Argazkigintza eta beste arte-adierazpen batzuen topaketa eta garapenerako eremu bat izateko beharrari erantzuteko jaio zen. Nahiz eta laister argazki-eremuan bakarrik mugatu, geroago lehendabiziko muga birtual bat moldatuz joan zen.

ERAKUSKETA

Erakusketa honetan, irudiek, itxura desordenatuan antolatuta, kaotikoki muga-esanahi desberdinetatik zehar eramaten gaituzte. Fisikoetatik hasita, ahaleginez eraikitako harrizko hormak, aurreiritzi eta mespretxuz, gaizki-ulertuz eta ezjakintasunez egindako birtual eta intimoenetaraino, batu eta bereiztu, hurbildu eta urruntzen gaituzten muga-forma guztietatik igaroz.

Hauek, gainera, agertu, sortu eta eraikitzen dira, bilakaera izaten dute, gutxitu eta desagertzen dira… eta Fenix Hegazti bat bezala bere jatorrizko birtualtasun errealaren beste forma batzuetan gauzatzen dira. Beti egongo dira mugak. Eta beti desagertuko dira.

Alberto Manguelek bere liburuan adierazi duenez, erakusketa honetaz esan genezake "artelan orok behartu behar gaituela konpromiso batera, alderatze batera; epifania bat sortu behar du edo, gutxienez, elkarrizketarako gune bat sortu", eta horrek "bakoitzari bere galdera formulatzeko laguntza ematen dio, erantzunik eman gabe" (Alberto Manguel, Leer imágenes).

Asteartetik larunbatera: 11.30 — 13.30 eta 18.00 — 20.30. Igandeak: 11.30 — 13.30.

muga

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


marra-gorriak-mugetan
À‚© Zzzz kolektiboa

Marra gorriak mugetan

Api. 14 | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]

Zzzz kolektiboaren 'Frontera-muga' argazki erakusketa zabaldu dute Iruñeko Ziudadelan


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.