artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Iragana ilustratzen

Mauricio Anton

2023ko Maiatzaren 08tik
2023ko Maiatzaren 28ra

iragana-ilustratzen
Mauricio Antonen lan bat À‚© Mauricio Anton

Axular erakusketa-aretoa.

Erakusketan, Mauricio Antonen lanen bitartez, gaur egun existitzen ez diren homininoen espezieak eta beste animalien irudiak eta horiek sortzeko prozesua ikusi ahal da.

Gaur goizeko aurkezpenean Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreordeak gogoratu du erakusketaren gaiak zer nolako interesa sortzen duen gizartean eta elkarlanaren balioa azpimarratu du. "Erakunde ezberdinen arteko elkarkidetzaren adibidea da gaur aurkezten dugun erakusketa. Gainera, gaur hemen aurkezten ditugun lanak zientziaren dibulgaziorako eta jakintzaren transmisiorako tresnak dira".

Izan ere, erakusketaren antolatzaile diren erakundeek esposizioak daukan dibulgazio izaeraren garrantzia aipatu dute. Mauricio Anton paleoartistaren hitzetan "erakusketari ikuspegi dibulgatzailea eman nahi genion. Lan prozesua nola den azaldu nahi genuen eta erakutsi artea eta zientzia eskutik doazela lan hauetan".

Erakusketa maiatzaren 28ra arte egongo da ikusgai UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Gero, ekainaren 2tik aurrera, Laboratorium Bergara Zientzia Museoan bisitatu ahal izango da. Rosa Errazkin bertako zuzendariaren hitzetan, "Laboratorium Bergara Zientzia Museoa jakintzaren dibulgazioa egiteko beharrezko tresna da eta erakusketa herrietara heltzea ere lortuko du".

Aurkezpenean Enrique Baquedano Madrilgo Erkidegoko Museo Arkeologiko eta Paleontologikoko zuzendariak ere parte hartu du eta Anton sona handiko artista bezala definitu du eta gaineratu du "bere obrak munduko museo garrantzitsuenetan daudela".

Mauricio Anton, paleoartista

Paleoartean autore garrantzitsua bilakatu den Antonek Madrilgo Natura Zientzien Museo Nazionaleko (CSIC) Paleobiologia Sailarekin hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu eta BBCrekin eta National Geographicekin lankidetzan aritu da dokumental paleontologikoak produzitzen. 2006an, Society of Vertebrate Paleontology-ren Lanzerdorf saria irabazi zuen ilustrazio zientifiko onenagatik. 2020an G. Basler Chair of Excellence-a lortu eta paleoarte eskolak eman zituen East Tennessee State Universityn.

iragana-ilustratzen
Mauricio Antonen lan bat À‚© Mauricio Anton

Bizkaia Aretoa - EHU | Abandoibarra Etorb., 3 - Bilbo (Bizkaia)


historiaurreko-artistek-profesionalen-pareko-esperientzia-zuten
Mauricio Anton. Paleoartista À‚© Oskar Matxin Edesa / FOKU

"Historiaurreko artistek profesionalen pareko esperientzia zuten"

Mai. 13 | Iker Tubia [BERRIA.eus]

Atzekoz aurrera: hezur fosiletatik abiatuta, kanpoko azalerako bidea egiten du Antonek, historiaurreko izaki bizidunak marrazteko. Lana nola egiten duen azaldu du Bilbon.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.