artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

IREKIAK

Gallery Weekend 2023

2023ko Irailaren 14tik
2023ko Irailaren 17ra

irekiak

Galeriak:

  • Altxerri
  • Arteko
  • Arteztu
  • Cibrian
  • Ekain
  • Villa magdalena

4 egunez, gure galerietako ateak zabalduko ditugu 11:00etatik20:00etara. Hurbildu, sartu etabizi arte garaikidea modu desberdin batean horretarako prestatu ditugun erakusketa, bisita gidatu eta ekintza osagarrien bidez.

Bisita gidatuak

3 orduko ibilbide bat antolatu dugu arte garaikidea eta hiriko arte galeriak modu desberdin batean ezagutzeko aukera izan dezazun. Bisita gidatuak doakoak izango dira eta talde txikietan egingo dira (gehienez 15 pertsona). Izena eman hemendik.

Irailak 15, ostirala

  • 16:00 (ES): Cibrián > Arteko > Altxerri

Irailak 16, larunbata

  • 11:00 (EU): Cibrián > Arteko > Altxerri
  • 11:00 (ES): Arteztu > Villa Magdalena > Ekain
  • 16:00 (EU): Arteztu > Villa Magdalena > Ekain
  • 16:00 (ES): Cibrián > Arteko > Altxerri

Irailak 17, igandea

  • 11:00 (EU): Arteztu > Villa Magdalena > Ekain

Arte garaikidearen erakusketa-aldiari hasiera emateko

  • Irekiak Gallery Weekend DAGGE-k (Donostiako Arte Galeria Garaikideen Elkartea), Donostiako Udalak eta Tabakalerak sustatutako egitasmoa da. Arte galerietara sartzeko 4 eguneko ate irekien baitan, bisita gidatuak eta ekintza osagarriak antolatzen diraarte garaikidearen erakusketa-aldiari hasiera emateko. Ekimen honen bidez, Irekiak-ek arte garaikidea ezagutzera eman nahi du, sorkuntza artistikoa sustatzeko eta galeriak hirira zabaldutako kultura-sortzaile gisa ikusarazteko.

Erakusketak

  1. Altxerri >> AUTORÉPARATION (Gabriela Kavriez)
  2. Arteko >> EL VIAJE ANIMADO (Isabel Herguera)
  3. Arteztu >> Xaber Azurmendi
  4. Cibrián >> MY JAW IS ON THE FLOOR (Esther Gatón)
  5. Ekain >> Clara Gangutia eta Jesús Ibañez
  6. Tabakalera >> EL SUEÀƒÂ‘O DE LA SULTANA (Playmodes) + THAT TIME
  7. Villa Magdalena >> EL INGENIO REVOLUCIONARIO (Alejandro Garmendia)
  8. Kursaal Fatxada >> GRADIENTS (Playmodes / Irma Vilà ÀƒÂ'dena)

irudi galeria

altxerri
arteko
arteztu
cibrian
ekain
tabakalera
kursaal

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.