artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Mapamundista: Jaiotza baten arkeologia

Alberto Odériz

2023ko Irailaren 15etik
2023ko Urriaren 29ra

mapamundista-jaiotza-baten-arkeologia

Mistoen eraikina | asteartetik ostiralera, 11:30 — 13:30 eta 18:00 — 20:30; igande eta jai-egunetan, 11:30 — 13:30

2019an, bere alaba jaio zenean, Alberto Odérizek erabaki zuen hurrengo hilabeteetan zehar haurtxoaren eta munduaren arteko topaketa markatu zuten gertaera guztiak erregistratzea. Marrazkiaren teknika erabili zuen keinu hutsalak eta aldi berean apartak aztertzeko -haurra lurrean bere kabuz ibili zen lehen aldia, hodei bat seinalatu zuen lehen aldia, eskuan harri bat hartu zuen lehen aldia eta abar-. Orain ikatz-ziriz erreproduzitu du marrazki sorta hori aretoko hormetan, kapituluka antolatutako eguneroko zabalgarri baten gisara: lurra, itsasoa, hodeia, txingorra, mendia eta elurra. Hazten denean, neskatoak ez ditu bere lehen urratsak oroituko, denok ahazten baitugu lehen haurtzaroan gertatutako guztia (baina aldi horretan ikasten dugu ibiltzen, hitz egiten eta inguratzen gaituzten gauzak eta fenomenoak izendatzen).

mapamundista-jaiotza-baten-arkeologia

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


zeharkatzen-diren-ateak
Alberto Oderizen lanetako bat. Arg/ IRUÀƒÂ‘EKO UDALA

Zeharkatzen diren ateak

Urr. 04 | Jone Rubio [BERRIA.eus]

Mapamundistak: Atalasea | Artistak: Aurelien Mauplot, Irene Zottola eta Alberto Oderiz. | Lekua: Iruñeko Ziudadela. | Noiz arte: Urriaren 27ra arte.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.