Sultanaren ametsa
Isabel Herguera
2023ko Irailaren 15etik
2024ko Urtarrilaren 07ra
Isabel Herguera (Donostia, 1961) artista eta zine-zuzendariaren El sueño de la sultana filmaren sortze-prozesuan oinarritutako erakusketa.
- Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00
- Erakusketa aretoa 2
Erakusketa honek El sueño de la sultana filmaren sortze-prozesuak aurkezten ditu, hainbat ataletan banatuta, artistaren estudioa bailitzan. Filma Isabel Hergueraren (Donostia, 1961) animaziozko lehenengo film luzea da. Aldizka, 2016tik, Isabel Hergueraren eta bere taldearen estudioa Tabakalerako Artisten Gunean egon da, eta bertatik filma osatzen duen irudi bakoitzaren konplexutasunari heldu diote.
El sueño de la sultana ipuin feminista da, Rokeya Hussainek idatzia eta Indian 1905ean argitaratua. Bertan emakumeek gobernatzen duten mundu utopiko eta imaginarioa deskribatzen da, eta filmak, hain zuzen ere, bertatik hartzen du inspirazioa. Filma munduko txoko desberdinetan garatzen da, hala nola, India, Erroma eta Donostian. Hergueraren estilo grafikoa, apartekoa eta guztiz ezaguterraza, modu ederrean dago landua, erakusketaren ibilbidean zehar aurkitu ditzakegun animazioko hiru tekniken bidez: kolore bizi eta gardentasunez beteriko akuakua-relekin, protagonistak Indiara egiten duen bidaia irudiztatzen digu; hennarekin egindako aldi baterako tatuajearekin, artisten talde batek bere burua irudikatzen du Emakumeen herrialdean; eta multiplanoaren mahaian animatutako ebakigarriekin, Rokeya Hussainen garaian bizitza nolakoa zen deskribatzen digu.
Irudien arteko aldaketak baliatuta lortu du artistak erritmo zehatza izatea, eta modu sekuentziatuan filmatu ostean, mugimenduaren magia sortu da, filma ikusi bitartean bakarrik agertu eta existituko dena. Materia eta mugimendua dira Isabel Herguerak azken lan anbiziotsuena egiteko erabili dituen elementuak. Bertan, artistak, zinemagile eta irakasle gisa egindako lan-ibilbide luze osoan zehar lortutako ezagutza guztia kondentsatzen du.
Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00
Isabel Hergueraren "Sultanaren ametsa" lehen filmaren sorkuntza-prozesua ikusgai dago Tabakaleran
| Ira. 14
Isabel Hergueraren sormen-munduan murgiltzea ahalbidetzen duten edukien artean, kolore ederretako akuarelak, hennarekin egindako marrazkiak, bidaia-koadernoak eta multiplano baten gainean jarritako ebakigarri animatuak daude. Erakusketa irailaren 15etatik 2024ko urtarrilaren 7ra arte bisitatu ahal izango da, Tabakalerako 2. Erakusketa-aretoan.