artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Adiskideen lurraldea

Carolina Caycedo

2023ko Urriaren 06tik
2024ko Apirilaren 07ra

adiskideen-lurraldea

Carolina Caycedo (Londres, 1978) artista kolonbiarraren erakusketa honek lan zabal bat biltzen du, egileak berak, munduko hainbat lekutan, baina bereziki Kolonbian, proiektu hidroelektriko handien aurka dauden mugimendu sozialen eta erakunde komunitarioen inguruan egindako ikerketaren emaitza. Antolakuntza-prozesu horiek ekonomia kapitalistaren eta haien aldeko gobernuen erauzketa-politikekin kontraesanean dauden ezagutza-moduak sortzen dituzte, eta haietatik elikatzen dira.

Arnas luzeko ibilbide hau 2012an hasi zen, Presa-Errepresio/ Be Dammedproiektuarekin, eta hainbat obra sortu ditu, formatu desberdinetan plazaratuak: bideoa, eskultura, instalazioak, marrazkia, argazkigintza, performancea.

Caycedok ingurumen-justiziaren aldeko borrokaren hainbat alderdi aztertu ditu bere lanean, eta irudi-ekoizpenaren inguruko logika hegemonikoen eta ura gizateriaren zerbitzurako baliabide gisa definitzen duten diskurtsoen berrikuspen kritikoa egin du haien bidez. Aitzitik, haren lanak planetan bizi diren giza eta ez-giza izakien eta entitateen arteko harremanen elkar ulertze mutualista baten alde egiten du (jatorrizko herri askok dute pentsamolde hori bera), baina Mendebaldeko zibilizazio-hierarkiek desoreka sakona sortu dute haientzat, gaur egun klima-aldaketa deritzoguna, hain zuzen.

Adiskideen lurraldea hau Carolina Caycedoren lanaren lehen berrikusketa da Europan.

Erakunde hauen arteko lankidetzaren emaitza: Baltic Centre for Contemporary Art, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa eta Institut Valencià d'Art Modern (IVAM). Irene Aristizabalek erakusketa hau bera komisariatu zuen Baltic Centre for Contemporary Art museoan.

Artium Museoaren erakusketaren komisarioa: Catalina Lozano.

adiskideen-lurraldea

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


paisaia-politikoak
Carolina Caycedo artista, bere artelanetako baten aurrean. Arg/ ENDIKA PORTILLO - FOKU

Paisaia politikoak

Aza. 16 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

'Adiskideen lurraldea' | Artista: Carolina Caycedo. | Non: Artium museoan, Gasteizen. | Noiz arte: 2024ko apirilaren 7ra arte.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.