artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Hemen dragoiak daude

Mikel Otxoteko

2023ko Irailaren 20etik
2024ko Urtarrilaren 07ra

hemen-dragoiak-daude
  • Laborategia aretoa
  • Doako sarrerarekin

Laugarren ediziora iritsi da Artea abian proiektua 2023an eta Mikel Otxoteko da aurten parte hartzen duen artista, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak eta Kimia Kamvarik bere lanak aurkeztu ondoren. Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak antolatutako erakusketa programa honek sorkuntza garaikideari ematen dio protagonismoa, garapen fasean dauden artistei bultzada emanez, eta horrela, Mikel Otxotekoren lana ikusteko aukera izango dugu aurten Hemen dragoiak daude titulua duen erakusketan.

Ikus-entzunezko materiala, eskulturak, instalazioak, mapak eta dokumentazio historikoa biltzen dituen ikerketa artistiko honek St.Pierre et Miquelonen erabakigarriak izan diren faktoreak aztertzen ditu.

Laborategian izango da zabalik 2023ko irailaren 20tik 2024ko urtarrilaren 7ra bitartean, doako sarrerarekin, museoaren irekiera ordutegian.

Honela azaltzen du proiektua Mikel Otxotekok eskuorrian:

"Hic sunt dracones (Hemen dragoiak daude) antzinako itsas kartografian erabiltzen zen esamoldea da. Honekin, ezezaguna den orok dituen arriskuez ohartarazten zituzten nabigatzaileak. Hala, mapetan, Ternua, ofizialki oraindik ere herensuge ezkatadun bat bezala agertzen zen.

Hala ere, ur hotz eta urrun haietan euskaldunek bakailaoa harrapatzen zuten eta sasoi baterako kokaleku txikiak ezartzen zituzten XVI. mendearen amaieratik; Saint-Pierre et Miquelon uharteetakoa kasu. Era berean, bakailao gazitua elikagai nagusia izan zen hurrengo mendeetan Karibeko azukre-kanabera plantazioetan aritzen ziren milaka langile esklaboentzat, bereziki Puerto Ricon.

Gaur egun Frantziako itsasoz bestaldeko lurraldea den St. Pierre portua, hainbat nazionalitatetako marinelek erabili zuten. 1971n, artean, euskaldunak eta galiziarrak kontsultategi txiki batean artatzen zituzten. Bertan egiten zuen lan Margarita Olazabal erizain gazteak: nire amak.

Gehiegizko arrantzaren ondorioz, harrapaketak bat-batean gutxitu egin ziren eta horrek Ternuako arrantza eremuak ixtea eragin zuen. Margarita 1975ean itzuli zen Donostiara, Super-8an grabatutako hainbat ordu berarekin zekartzala. Grabazio horietan, uharteko bizitza islatzen zuen; ingurumenarentzat, biztanleen bizimoduarentzat eta elikadura-subiranotasunarentzat itzulerarik gabeko une historikoa.

Erakusketa hau uharte hauetan kokatzen da berrogeita hamar urte geroago. Egun, biztanle horiek, nola biziraun bilatzen ari dira beren lurralde txikian isolatuta eta ia ahaztuta."

Mikel Otxoteko

Mikel Otxoteko Donostiako artista eta ikertzailea da. Nazioarteko aipamena jaso zuen Audiovisual Arts and Neo-materialism doktore-tesiarekin, Manuel DeLanda zinemagileak New Yorkeko Pratt Institute of Art & Design-en ikertzaile bisitari gisa egindako gonbidapenarekin. Dance & Drill edo Algunos cabos sueltos bezalako ikerketa proiektu artistikoak garatu ditu, proiekzioetan eta erakusketetan gauzatuz Toulouseko Musée d'Art Contemporain Les Abattoirs, Valentziako Centre del Carme Cultura Contemporánea edo Londresko The Rag Factory bezalako lekuetan. Bere azken film dokumentala, Invierno (2019), Bilboko Zinebi, Cinespaña eta Toulouse-ko zinemaldietan ikusi ahal izan da. Hemen herensugeak daude proiekturako ekoizpen artistikoko egonaldiak egin ditu Saint-Pierre et Miquelon eta Puerto Rico uharteetan, Itsasertzeko Ikasketen Diziplinarteko Zentroak eta Sea Grant Programak (biak Puerto Ricoko Unibertsitatekoak), eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta.

Artea abian

2019an martxan jarritako ekimen honen bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi diete. Helburu nagusia gune instituzional edo museistiko batean lehen erakusketa indibiduala egitea erraztea da, eta arte plastikoen eta arte bisualen testuinguruan dagoen behar bati erantzuten dio, hau da, artistentzako erakusketa espazioak eta aukerak inplementatzeari.

Proposamen honek Gipuzkoako panorama artistikoan dagoen hutsune bati erantzuna eman nahi dio, bi erakundeen ahaleginak batuz, San Telmo Museoak eta Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak 1970eko eta laurogeiko hamarkadetan egin zuten erakusketa eremuko lankidetzari berriro helduz. Helburu nagusia da oraindik erabat finkatuta ez dauden edo garapen fasean dauden ibilbideak dituzten sortzaileekin lan egitea.



hemen-dragoiak-daude

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.


bidaia-itsastar-bat-iruditan
Mikel Otxoteko, bigarren eskuinetik. Arg/ Iker Azurmendi / STM

Bidaia itsastar bat iruditan

Ira. 21 | Miren Mujika Telleria [BERRIA.eus]

Mikel Otxotekok 'Hemen dragoiak daude' erakusketa zabaldu du Donostiako San Telmo museoan. Saint-Pierre eta Mikelune artxipelagoaren historia azaltzeko, ikus-entzunezko hainbat lan bildu ditu


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.