Paperezko inperio baten atlasa
Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum
2022ko Uztailaren 28tik
2023ko Uztailaren 28ra

Azken urtean zehar Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum bikote artistikoak egindako lanaren emaitza da instalazio hau.
Paperezko inperio baten atlasa tituluarekin San Telmo Museoko artxiboaren mapa bilduman espedizio bat egiteko tresna sortu dute. Dokumentu bakoitzean zehar kamera bat mugitzen duen beso robotikoa, ehunka lehen plano hartzen dituen bitartean. Lan horren emaitza museoko elizan dagoen instalazioan ikus daiteke. Irudien bereizmena hain da handia, ezen begi hutsetik ihes egiten duten xehetasunak bereiz baitaitezke: paper-zuntzak, litografoaren hatz-marka bat edo sits batek sortutako zuloak.
Iratxe Jaio (Markina-Xemein, 1976)eta Klaas van Gorkum (Delft, Holanda 1975) bikote artistiko dira 2001etik. Bere praktika arkeologia esperimentalarekin pareka daiteke. Existitzen diren objektu eta dokumentuen esanahi soziala aztertzen dute, hauek bereganatuz eta beste testuinguru batean erreproduzituz. Erakusketa indibidual eta kolektibo ugaritan parte hartu dute, besteak beste gune hauetan: Gasteizko Artium Museoa; Bartzelonako ADN Plataforma; FRAC-Aquitaine Bordelen; Leongo MUSAC; Tabakalera Donostian; Vienako Kunsthalle Exnergasse; Fabra i Coats Bartzelonan; Amsterdameko De Appel; edo Konsthall C Stockholmen.
Irudia: À‚© Oscar Moreno

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.

Irudikatzearen boterea
Mar. 16 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]
'Paperezko inperio baten atlasa' | Artistak: Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum. | Non: San Telmo museoan, Donostian. | Noiz arte: uztailaren 28ra arte.


