artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Arte eta parte

Isabel Azkarate

2024ko Urtarrilaren 26tik
2024ko Apirilaren 07ra

arte-eta-parte

Laborategia.

San Telmo Museoak bat egiten du argazkilari donostiarraren lanari egiten ari zaion aitortzarekin, eta Kutxa Fundazioak Artegunean aurkezten duen atzera begirakoarekin bat eginez, Laborategian Isabel Azkaratek galeria eta museoetako gaien inguruan egindako argazkiak biltzen dituen erakusketa aurkeztuko dugu.

Artearekin zerikusia duten hiru argazki seriek osatzen dute: argazki bildumak, non publikoak artelan desberdinen aurrean erreakzionatzen duen, euskal artisten estudioetako erretratuak eta laurogeiko hamarkadako serie argitaragabe bat, New Yorkeko American Museum of Natural History-ren biltegian gordetako amerindiarren eta afroamerikarren bustoak berreskuratzen dituena.


arte-eta-parte

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.


isabel-azkarate-arteari-barrutik-begira
Isabel Azkarate argazkilaria, Donostiako San Telmo museoan ikusgai jarri dituen argazki batzuen ondoan. Arg/ GORKA RUBIO / FOKU

Isabel Azkarate, arteari barrutik begira

Urt. 28 | Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]

'Isabel Azkarate. Arte eta parte' erakusketa zabalduko du larunbatean Donostiako San Telmo museoak. Argazkilariaren hiru serie bildu dituzte, artearen esparruarekin lotutako irudienak hirurak ere.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.