artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Korrespondentzia

Variopintas

2023ko Abenduaren 15etik
2024ko Otsailaren 11era

korrespondentzia
  • ZIUDADELAKO BOLBORATEGIA
  • Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 / 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30

Variopintas talde artistikoakKorrespondentziaerakusketa paratu du Ziudadelako Bolborategian. Zortzi gai desberdinetatik abiatuta sortutako 64 lan biltzen ditu erakusketak, 2020ko itxialdian hasi eta espero baino gehiago luzatu zen proiektu batean, izan ere, 2022ko martxoan Lezkairuko parke berrian inauguratu zenAitzindarien bideahorma-irudia egiteko eten baitzuten. Erakusketa otsailaren 11ra arte egonen da ikusgai.

Korrespondentziaproiektua zortzi gutun-kutxa eta zortzi gai pertsonalen inguruan mamitu da. Horietako bakoitzaren inguruan zortzi proposamen sortu dira, egiteko zortzi modu, prozesua amaitu arte sekretuaren eta ezustearen alde egiteko isiltasuna arau gisa ezarri zen korrespondentzia batean.Korrespondentziahitzaren adiera ezberdinekin jolastuz, aldian-aldian pakete bat eta gutun bat entregatzeak, elkarrekikotasuna materializatzea, artisten arteko komunikazioa, gai komun baten inguruko tratu pertsonala ahalbidetu zien, distantziak gorde beharreko garai batean. Baina era berean,Korrespondentziaproiektuak hitz horren funtsezko beste adiera bat ere badakar: batak bestea artatu eta zaintzeko ekintza.

Variopintas kolektiboa

Honako hauek osatzen dute Variopintas kolektibo artistikoa: Leire Olkotzek, Idoia Iriberteguik, Berta Suescunek, Mila Garcíak (Similarte Estudio), Gabriela Barriok (Tea en la Azotea), Itziar Goñik, Rebecca Gilek eta Concha Pasamarrek. Mila Garcíak miniaturan oinarritutakoHistoria txikienakproiektua aurkezten du, pospolo kaxa bat bezalako espazio txiki batean egindako proposamen sortzaile baten bidez.Leire OlkotzenEmakume-begiradaklanak emakume batek sortutako obra bat aukeratu eta hura berrinterpretatzeko eta beste lan bat sortzeko proposamena dakar.

Gabriela Barriok (Tea en la Azotea), Variopintas taldeko kide bakoitzari leku bat aukeratzea proposatu dio, dela bera bertan izana delako eta partekatu knahi duelako, dela gainerako taldekideekin ezagutu nahiko lukeelako. Zortzi puntu geografiko horiek lotzen dituen alegiazko marraren trazadurari jarraituz, abentura zirkular bat sortu duBidaldialanaren bidez. Berta Suescun artistakAulkialanaren bidez gauzatu duen proposamen sortzailearen oinarria altzari horren erreplika egitean datza, teknika artistiko askearen aukerari atea irekiz.

Rebecca GilenHaurtzaroairaganerako leiho bat da, gure oroitzapen eta bizipen maitagarrienak gordetzen dituen geure parte horrekin berriz konektatzeko eta besarkatzeko deia. Italo Calvinoren kontakizun labur batetik abiatuta, Idoia IriberteguikVilla Domenticatako lorategi zoragarriaren mapa imajinatzen du, xarmaz eta misterioz betea. Varipointas taldeko kideetako bakoitzari mapa honen zortziren bat esleitu zaio, hura osatzeko.

MatazaItziar Goñiren kontakizun baten izenburua da eta zortzi paragrafotan kontatzen du Crucitaren bizitza. Horrez gain, erronka bat ere bada: emakume baten historia askotariko zortzi emakumeren begiradaren bidez irudikatzeko erronka.Azkenik, Concha PasamarrenBasoalanak sormenezko hurbilketak ahalbidetzen ditu, baita lurralde-errealitate eta errealitate mitiko baten askotariko zortzi ikuspegi ere, interpretazio agortezinen bidez.

Eguberrietako lantegiak

Korrespondentziaizeneko erakusketa honen inguruan haurrei eta familiei zuzendutako sorkuntza artistikoko lantegiak antolatu dira Eguberrietarako. Lantegiak doakoak izanen dira, baina aldez aurretik izena eman behar da 010 – 948 420 100 telefonoan. Urtarrilaren 2, 3 eta 4an eginen dira, eta Variopintas kolektiboko kideek emanen dituzte.

Urtarrilaren 2an eta 3an, asteartean eta asteazkenean, familiei zuzendutako lantegiak eginen dira, goizez: 11:30etik 13:30era. Urtarrilaren 4an, ostegunarekin, ordutegi berean izanen dira lantegiak, 11:30etik 13:30era, baina kasu horretan 7 eta 12 urte bitarteko haurrendako izanen dira.

Variopintas KolektiboarenKorrespondentzia erakusketa

Historia txikienak.Mila García

Historia txikienaklanaren bidez, Mila Garcíak miniaturan jartzen du arreta, eta pospolo-kutxa bat bezalako espazio txiki batean proposamen sortzaile bat egitea planteatzen digu.

Zer gertatzen da gure sormenari mugak jartzen zaizkionean, are gehiago, hain formatu txikian egin behar denean? Proposamena gure erosotasun-eremutik ateratzen gaituen erronka bihurtzen da, eta formatu berriak aztertzera gonbidatzen gaitu, asmatu beharreko kontakizunaren, hau da, proposamen honen funtsezko beste zutabearen euskarri izan daitezen. Zer konta dezakegu eta nola kontatuko dugu?

Zalantzarik gabe, miniaturak hainbat ikuspuntutatik esploratzeko aukera ematen digu, tridimentsionaltasunarekin, harridurarekin eta ezustekoarekin jolasteko aukera; logika gainditzea ahalbidetzen digu, txikitasunean dagoen handitasuna esperimentatu ahal izatea.

Emakume-begiradak.Leire Olkotz

Jabetze bidegabealehendik eginda dagoen eta egilea duen artelan batetik abiatuta beste artelan bat egitean datza. Bistakoa da artista lan horretazjabetudela, ez plagioa egiteko, baizik eta obra hori beste zerbaitetan bihurtzeko.

Leire Olkotzen proposamenak emakume batek sortutako obra bat aukeratzea planteatzen du, obra hori berrinterpretatzeko eta beste diziplina bat erabiliz beste lan bat sortzeko.

Horrela, balioa ematen diogu emakumeek artean eta sorkuntzan duten zereginari, eta historiaren subjektu aktibo eta ez-pasibo gisa kokatzen ditugu; hau da, sortzaile gisa, eta ez modelo edo musa gisa. Sorkuntza artistikoa begirada femeninotik.

Bidaldia.Gabriela Barrio

Literaturan, kontakizun bateko protagonistak egiten duen bidaia edo ibilbidea da bidaldia, eta ñabardura heroikoak izan ohi ditu ia beti.

Gabriela Barriok, Tea en la Azoteak, Variopintas taldeko kide bakoitzari leku bat aukeratzeko proposatu zion, dela bera bertan izana delako eta partekatu egin nahi duelako, dela gainerako taldekideekin ezagutu nahiko lukeelako.

Zortzi puntu geografiko horiek lotzen dituen lerro birtualaren trazadurari jarraituz, guztien artean abentura zirkular bat sortu dugu, talde-esperientzia bat, askotariko bidaldi bat; geure banakako sentimenduak irudizko bidaia komun batean inprimatu ditugu, eta –nork daki– agian, egunen batean, egia ere bihur liteke.

Aulkia.Berta Suescun

Aulkiaren jatorriak Antzinako Egiptoraino garamatza. Ordutik hona, guretzat hain egunerokoa den objektu horrek ez dio eboluzionatzeari utzi. Errege eta goi-agintarien boterearen eta distiraren sinbolotzat zeukaten objektu horren erabilera ez zen Aro Garaikidera arte orokortu. Izan ere, bere forma eta erabileragatik, aulkiak garai bakoitzeko gizartea ezin hobeki islatu du beti.

Ohartzen al gara zenbat denbora ematen dugun haren gainean? Aulkia lau hankako eserleku bat baino askoz gehiago da, eta aulki asko eta askotarikoak daude.

Altzari erabilgarri horren aurkezpenarekin, Berta Suescunen proposamen sortzailearen oinarria "bere aulkiaren" erreplika egitea izan da, eta teknika artistikoaren aukera askeari atea irekitzea.

Zenbat istorio sortzen ahal dira aulki beraren inguruan?

Haurtzaroa.Rebecca Gil

Haurtzaroairaganerako leiho bat da, gure oroitzapen eta bizipen maitagarrienak gordetzen dituen geure parte horrekin berriz konektatzeko eta besarkatzeko deia.

Rebecca Gilek geure bizitzako benetako etapa horren balioaz, eta horrekin batera, harritzeko gaitasuna eta egunerokotasunaren magia zoragarria gordetzearen garrantziaz hausnartzeko xedez eginiko gonbidapenari esker sortu zen.

Villa Dimenticata.Idoia Iribertegui

Bi umekVilla Dimenticataetxeko burdin hesia zeharkatu dute, eta hango txoko ahaztuetan barna dabiltza, banan-banan. Zuhaitzen artean jolastu eta igerilekuan murgildu dira, etxeko leiho zabaletatik arakatu dute ingurua.

Italo Calvinoren kontakizun labur batetik abiatuta, Idoia Iriberteguik xarmaz eta misterioz betetako lorategi zoragarri horren mapa imajinatu zuen, eta ikuspegi hori osatzeko gonbidapena egin zigun. Hori horrela, Variopintas taldeko kide bakoitzari mapa horren zortziren bat esleitu zion: magnolien basoa, igerilekua, labanda-zelaia, estalpea, mausoleoa, labirintoa eta berotegia.

Nola interpretatuko dituzte haurrendako abentura hori eta leku horiek? Haiei buruzko zer jarri dute kontakizunean eta mapa horretan?

Mataza.Itziar Goñi

MatazaItziar Goñiren kontakizun baten izenburua da, eta zortzi paragrafotan kontatzen du Crucitaren bizitza. Horrez gain, erronka bat ere bada: emakume baten historia askotariko zortzi emakumeren begiradaren bidez irudikatzeko erronka.

Gutariko bakoitzak narrazio horren zati bat soilik irakurri ahal izan zuen, Crucita protagonistaren bizitzako une zehatz bat, eta, gainera, bere obrari mataza osatzen duen hari urdinaren zati bat gehitu behar zion. Gidari metaforikoa izanen den hari hori obretan agertuko da, eta azken emaitzak historia irudien bidez "irakurtzeko" aukera ere emanen digu, Crucitaren bizitzak gutako bakoitzarengan eragin zituen emozioak islatzen baitituzte irudi horiek.

Basoa.Concha Pasamar

Benetako lurraldea eta lurralde mitikoa; basoa espazio konplexua da, eta pixkanaka bere hedadura fisikoa galtzen joan da. Hala ere, bere karga sinbolikoaren indar guztia gordetzen du. Basoan misterioa bizi da, baina errebelazioak ere badu bere lekua. Babesa eta erresistentzia da munduaren aurrean; erbestea, mehatxua edo suntsipena ere izan daiteke. Han mugarik gabe agertzen da bizitzaren zikloa, naturaren egia: jatorritik heriotzarako bidea eta birsortzea.

Basoak sorkuntzazko hurbilketa horiek guztiak eta askoz gehiago ahalbidetzen ditu. Concha Pasamarrek interpretazio agortezinak dituen errealitate baten zortzi ikuspegi ezberdin biltzea proposatzen du lan honetan.

korrespondentzia

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


egiteen-ariketak
Variopintas kolektiboaren 'Korrespondentzia' erakusketako zenbait pieza, Iruñeko Ziudadelako bolborategian. Arg/ JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Egiteen ariketak

Urt. 25 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

'KORRESPONDENTZIA' | Artistak: Variopintas kolektiboa. | Non: Ziudadelako bolborategian, Iruñean. | Noiz arte: Otsailaren 11 arte.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.