x0x0, zu toles, ni bihur
Leyre Arraiza
2024ko Otsailaren 09tik
2024ko Martxoaren 10era

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.
Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.
Otsailaren 9an, 19:00etan erakusketaren inaugurazioa.
"x0x0, zu toles, ni bihur" eskultura-proiektu bat da, espazioak habitatzeko moduari buruz hausnargai hartzen duena, nolaelkar besarkatzen dugun, eta espazio horiekin dantzan jartzen garen.Proiektu bat, non materiala, gorputza eta espazioa forma artatze bidean elkarlotzen diren, haren menpe jarri gabe.Gorputza jolaserako lehen keinu gisa ulertzen da. Keinuak biltzea espazioaren zerbitzuan.
Gorputza bakoitzak modu berezia du espazioa habitatzeko,espazioarekin harremanetan jartzeko. Loreak bildu eta beti poltsikoan eramateko modu jakin bat. Izan ere, besarkatzea bestea paketatzea da, zuretzako izan ezik beste edonorentzat ezezaguna den molde bat ematea.
- 2024ko otsailaren 9tik martxoaren 10era. Jovellanos aretoa
- Asteartetik larunbatera:11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
- Igandeak eta jaiegunak:11:00 - 14:00
Leyre Arraiza (Izaba, Nafarroa. 1997)
Leyre artista plastikoa da, eskulturara emana, baina arkitekturaren eraginpean. Bere lanak habitatze du ardatz, habitata. Espazioaren eta gorputzen arteko harremana, paisaiaren egunerokotasunetik behatuta.
Praktika artistikoa Artearen alorreko ikerkuntzarekin uztartzen du.
Dekorazio Obren proiektuetan Goi-Mailako Teknikari titulua lortu zuen (Iruñea, 2017). Gerora, baita Arte Ederretako lizentzia ere (EHU, 2021). Berriki Ikerketa eta Sormena Artean masterra egin du (EHU, 2023).
Hainbat aretotan erakutsi izan du bere lana, esaterako honako hauetan: Nafarroako Gazte Artearen Topaketak (Uharte zentroa, 2021, 2023), Kondestablearen jauregia (Iruñea, 2022), Horkasitas jauregia (Balmaseda, 2022), Aire Galeria (Bilbo, 2023). Herética(s) artista-taldeko kidea da. Saritua izan da Nafarroako Gazte Artearen Topaketetan (2023), eta egonaldi artistikoa egin izan du BilbaoArte Fundazioan (2023).

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)
Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00

Tentsio bihurriak
Ots. 22 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
x0x0, zu toles, ni bihur | Artista: Leyre Arraiza | Non: Oihaneder Euskararen Etxean, Gasteizen. | Noiz arte: Martxoaren 10era arte.


