artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Intimitate berezia

Julen Iztueta

2024ko Martxoaren 07tik
2024ko Apirilaren 13ra

intimitate-berezia

Oraingoan, Bartzelonan bizi den euskal artista Julen Iztuetak(1987, Anoeta) sortu duen collage bilduma berria aurkezten dugu. Intimitate Berezia izenburu duen bilduma hau Ekain Arte Lanak galeriak emakume artistak ikusgarritasunean jartzeko duen ahalegintasunetik dator.

Martxoa hilabetearen zehar galeriako Erakusketa Aretoan, Mª Paz Jiménez-ek bere ibilbideko azkenengo garaian, sortutako bilduma eder bat aurkezten dugu

Eta ArtisaGonbidatuaren gunean, Julen Iztuetaren paper lanak; hamabost koadroen hautaketa eder bat aurkezten dugu. Collage teknika erabiliaz sortuta daude eta guztiak aurreko mendean bizi izan zuen emakume donostiar artistaren arte lanen berrinterpretazio bat dira.

intimitate-berezia

Ekain | Iñigo Kalea, 4 - Donostia (Gipuzkoa)


mari-paz-jimenezen-eta-julen-iztuetaren-arte-lanak-ekain-galerian
Julen Iztueta, bere lanak aurrean eta Mari Paz Jimenezenak atzean dituela, Ekain Arte Lanak galerian. Arg/ GORKA RUBIO - FOKU

Mari Paz Jimenezen eta Julen Iztuetaren arte lanak, Ekain galerian

Mar. 29 | Urko Iridoy Alzelai [BERRIA.eus]

29 artelaneko erakusketa aurkeztu berri dute, hamabost Jimenezenak eta hamalau Iztuetarenak. 1975. urtean hil zen Jimenez, eta haren ibilbideko azken urteetako lanak ikus daitezke galerian.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.