artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

erakusketak

Aire errea

Xabier Erkizia

2024ko Maiatzaren 16tik
2024ko Uztailaren 07ra

aire-errea

Gernikako Bakearen Museoa eta MHLI (Memoria Histórica en Literaturas Ibéricas) ikerketa taldearen arteko elkarlanean antolatutako hirugarren erakusketa honetan Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) artistaren Aire errea izeneko soinu instalazioa aurkezten da.

Gerraren zarata kontzeptuaren gaineko hausnarketa da, mendebaldeko gizartean gerrari buruz daukagun iruditeria zabal eta konplexuaren harira, irudiez gainera, soinuaren bitartez ere eraiki den heinean. Guda baten soinuen gaineko hurbilketa gutxi egin dira, nahiz eta jakin gerrak zentzu guztiak blaitzen dituela eta bereziki entzumenetik datorrena.

Nolako hotsa du gerra batek? Hori da artistak bere buruari egin dion galdera. Gernikako bonbardaketatik bizirik irten zuen lekuko batek emandako deskribapenean oinarrituta, Erkiziak aire errea nozioa bere egin du, bonbardaketaren ondoren etorri zen suteari erreferentzia eginez.

Erakusketa hiru ataletan banatua dago.

  • Dokumentazio gunea.
  • Ikus-entzunezko baten bidez hain ezaguna den sirenari buruzko ikerketa.
  • Arriskuaz ohartarazten gaituen sirena hotsak sortzeko erabiltzen ditugun tramankuluz betetako instalazioa.


aire-errea

Bakearen museoa | Foru Plaza, 1 - Gernika-Lumo (Bizkaia)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.