artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Txillida / Balenciaga - Forma tolesten

2024ko Martxoaren 22tik
2025eko Urtarrilaren 09ra

txillida-balenciaga-forma-tolesten
Arg/ Txillida Leku

Eduardo Chillidak (Donostia, 1924) eta Cristóbal Balenciagak (Getaria, 1895), biak gipuzkoarrak eta elkarren adiskideak izateaz gain, oinarri filosofiko bera dute.

Biak dira galderaren eta esperimentazioaren oinordekoak. Edertasunaren eta harmoniaren bilaketak bateratuta, materia errespetutik lantzen dute, materialen berezko taupadak entzunez, eskultorearen nahiz jostunaren laguntzaile leial eta zorrotzak dira, izan ere, material horiek.

Ezabatzearen bidez sortzen dute, hutsaren eta betearen arteko jolasa planteatuz eta beti muga berriak bilatuz. Forma tolesteak aukera ematen die beren sorkuntzetan eratzen duten barne-espazioan sartzeko, non proportzioa eta poesia ezinbestekoak baitira.

Kontzeptu partekatu horiek bultzatu ahal izan zuten Eduardo Chillida 1987an Homenaje a Balenciaga lanaren lehen azterketa egitera. Bere jaiotzaren 100. urteurrenaren testuinguruan, erakusketa honek gonbita egiten digu "Atlantikoko argi ilunaren" bidez airearen eskultorearen eta espazioaren jostunaren leku komunak aztertzera eta hautematera.

txillida-balenciaga-forma-tolesten
Arg/ Txillida Leku

Txillida leku | Jauregi Bailara, 66 - Hernani (Gipuzkoa)


txillida-lekura-itzuli-dira-1980ko-urteetako-hamar-eskultura
Arg/ Txillida Leku

Txillida Lekura itzuli dira 1980ko urteetako hamar eskultura

Mai. 18 | Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]

Artistaren mendeurrenaren harira, 'Eduardo Txillidaren 100 urte Telefonica Bildumarekin' erakusketa inauguratu dute, segurtasun neurri handiekin eta Espainiako erregearen bisitarekin.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.