artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Ikaro

Irene Zottola

2024ko Maiatzaren 17tik
2024ko Ekainaren 23ra

ikaro

Erakusketa honetan Irene Zottola argazkilariak Ikaroren mitoa berrikusten du, emakumeen istorioak eta haien ispilatzeak ikusaraziz.

Formatu desberdinetako artelanek osatzen dute erakusketa, inprimatutako kopiatik bideoraino eta eskulturaraino.

Proiektuarekin batera izenburu bera duen fotolibro bat dago.

ikaro

Amarika aretoa | Amarica plaza, 4 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 18:00 - 21:00
Larunbata: 12:00 - 14:00 / 18:00 - 21:00
Igandea: 12:00 - 14:00
Astelehena: itxita


ikarok-bezala-hegan-egiteko
Irene Zottolaren 'Ikaro' erakusketa, Gasteizko Amarika aretoan. Arg/ Raul Bogajo - Foku

Ikarok bezala hegan egiteko

Mai. 30 | Maixa Utrera Puelles [ BERRIA.eus]

Irene Zottolaren 'Ikaro' erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 23ra bitarte Gasteizko Amarika aretoan. Argazkiak, bideoak eta eskulturak baliatu ditu hegan egiteko desira islatzeko.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.