artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Kafkaren metamorfosia

Stéphane Levallois

2024ko Irailaren 06tik
2024ko Irailaren 29ra

kafkaren-metamorfosia
  • Kondestablearen jauregia. Beheko solairuko ataria.
  • ASIER MENSUROREN ERAKUSKETA PROGRAMA.
  • Nafarroako Komiki Azokaren XV. edizioaren barruan.

Franz Kafka(Praga, Txekia, 1988 – Kierling, Austria, 1973) hil zela ehun urte bete ziren 2023an. Kafka modernitatearen idazle handietako bat izan zen, baita genero fantastikoaren egile nagusietako bat ere.KAFKAREN METAMORFOSIASTÉPHANE LEVALLOISEN ESKUTIKizeneko lan honetan, Frantziako artista ezagunak aipatutako eleberria ilustraturik dakar. Eleberria lehen aldiz 1915ean argitaratu zutenDieWeissenBlättneraldizkarian.

Levalloisek, egile handi eta Hollywoodeko XXI. mendeko munstro-zinemaren maisuak, balentria eta originaltasun handiz lantzen du Kafkaren narrazio honen egokitzapena.Narrazioaren logikari buelta ematen ausartu da irudigilea, zeinetan, giza-itxurako labezomorroen mundu batean, haietako bat gizaki bihurtzen baitu.

Munstroak beti hartu izan dira ezberdintzat, eta, hala, gizakiak munstro gisara aurkezten ditu. Gogora dakarkigu esamolde latindarra:Homo homini lupus(gizakia otso bat da gizakiarentzat).Baina gogoeta sakonagoa planteatu nahi du berez. Gregor Samsa da Kafkaren narrazioan egiazko sentimenduak dituen pertsonaia bakarra. Eta horrexegatik ematen dio egileak gizakiaren itxura. Kontrara, haren familiako kideen jarrera ez da batere gizatiarra. Kezka handiagoa dute gizartearen arauak hausten dituen hori ezkutatzeko, lagun maiteetako baten, ustezko, zoriontasunagatik baino. Taldeko dinamika hori intsektuen familia baten metafora gisara aurkezten du.

Istorioaren gehiago sakonduz gero, ikusiko dugu berezitasuna munstrotasunarekin alderatzen duela. Izan ere, gizarte uniforme eta itogarria planteatzen du, balore eta arau zurruneko sistema eredu batean. Levalloisek are beldurgarriago egin du istorioa, XX. mendean izan ziren erregimen faxistak gogora ekarri baititu. Eta gutxi balitz, gogoeta egiten du faxismoak XXI. mendean duen tokiaren inguruan. Dudarik gabe, Kafka gai izan zen narrazio bikain honetan hori aurreikusteko.

Alderdi grafikoari dagokionez,tour de forceegin du Levalloisek. Bestera esanda, artistak berak bere berezko dohainak are gehiago probatzen saiatu da. Bere aurreko lanetako batean ere ez da hain zorrotza izan perspektibarekin. Marrazkien kalitateari erreparatuta ere, bikaintasuna lortu du arreta handiko lan finarekin. Eta, jakina, akuarelaren maisua dela erakutsi du beste behin ere, non atmosfera eta giroa sortzeko argiari garrantzi bizia eman baitio. Marrazkiok aise heltzen dira Vilhelm Hammershøi margolariaren lanen mailara, obra hau prestatzeko inspirazio-iturri izan duena.

— Asier Mensuro, erakusketaren komisarioa.

kafkaren-metamorfosia

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.