artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

refugios-diarios (lerro galduak)

Joxerra Melguizo

2024ko Urriaren 31etik
2025eko Otsailaren 09ra

refugios-diarios-lerro-galduak

Joxerra Melguizoren (Gasteiz, 1968) lanari eskainitako erakusketak honek artistaren azken 10 urteetako lana biltzen du. Ekoizpen honek prozesuaren ideian jartzen du arreta, eta lantegiko eguneroko lanak utzitako arrastoa eta marrazkiaren, lerroaren, kolorearen bidez egiteko eta pentsatzeko moduak ditu erakusgai, ikurren, forma abstraktuen, irudien eta testuen alfabeto bat ―egunkari moduko bat― osatuz.Erakusketaren muina mural handi bat da, ohol gaineko ehunka marrazki eta pinturez osatutako instalazio bat eta neurri desberdinak antolatzen dituen patroi bat. Elaborazio horiek ihes egiten dute irudikapenaren eta paisaiaren ideiatik, eta artearen praktikari buruzko hausnarketan kokatzen dute artistaren lana, bai artistaren esparru indibidualean, bai artearen testuinguruan, bai artearen praktikarekin zerikusia duten lotura ideologiko eta sozialetan.

Proiekturen osagarri, prozesuan sortu diren hondakinez osatutako bi instalazio aurkezten dira. Alde batetik, sabaian zintzilik jarritako saio-hodi multzo bat, prozesuan zehar erabilitako materialen hondakinak biltzen eta sailkatzen dituena; bestetik, kolore-eremuak ezkutatzeko erabilitako zintez osatutako palinpsesto kromatiko bat, lerroen ausazko metaketa bat, prozesuan dagoen zera poetiko eta obsesibo hori agerian uzten duena. Proiektua artistaren ibilbideko piezarik garrantzitsuenetako batekin osatzen da:La medida del espacio III (1997). Obra horretan (museoaren atarian ikusgai), artistak aurrez aurre jartzen ditu natura eta giza eskala.

refugios-diarios-lerro-galduak

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.