Juan Luis Goenaga. Alkiza, 1971-1976
Juan Luis Goenaga
2024ko Urriaren 23tik
2025eko Otsailaren 16ra

Erakusketa hau Juan Luis Goenaga (Donostia, 1950-Madril, 2024) margolariaren lan goiztiarrean ardazten da. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasierako sormenezko esperimentazio-aldi laburrean, artistak –20 urte baino ez zituen– inspirazio-iturri indartsua aurkitu zuen bere lanerako Euskal Herriko naturaren eta paisaiaren balioen abstrakzioan.
Mikel Lertxundi historialaria da erakusketaren komisarioa (Museoko Artxibo eta Dokumentazio Saila), bai eta 2018an artistaren gainean argitaratutako monografiaren egilea ere. Juan Luis Goenaga. Alkiza, 1971-1976 erakusketak garai horretako lanak biltzen ditu; hainbat teknikatan eginda daude, eta, askotan, izaera esperimentala dute: mihise edo paper gainean aplikatutako olioa, esmaltea, argizaria, tinta, gouachea eta akuarela; kaxa objektualak eta argazkiak, kasu batzuetan landare-elementuenak, eta beste batzuetan, artistak basoan murgiltzeko irteeretan egiten zituen formatu txikiko land art esku-hartzeak dokumentatzeko irudienak.
Erakusketako ehun artelanak ere Goenagak urte horietako ekoizpena antolatu zuen pintura-serie ezberdinen adierazgarri dira: Itzalak (1972-1973); Belarrak (1973); Larruak eta Hari-matazak (1974); Sustraiak (1974-1976) eta Marroiak (1976) eta Kataratak (1976).

Arte Ederren Bilboko Museoa | Museo Plaza, 2 - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 19:00 | Igandeetan eta, abenduak 24 eta 31an: 10:00 - 15:00 | Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an itxita. | Astearteetan sarrera doakoa da Bildu(e)mak, museoko bildumak, bisitatu ahal izateko.

Juan Luis Goenaga. Alkiza, 1971-1976 erakusketa aurkeztu dute
Urr. 23 | Miriam Alzuri Milanés
Arte Ederren Bilboko Museoko erakusketa hau Juan Luis Goenaga (Donostia, 1950-Madril, 2024) margolariaren lan goiztiarrean ardazten da. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasierako sormenezko esperimentazio-aldi laburrean, artistak –20 urte baino ez zituen– inspirazio-iturri indartsua aurkitu zuen bere lanerako Euskal Herriko naturaren eta paisaiaren balioen abstrakzioan.

