artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Harria eta Poltsa

Maddi Barber

2024ko Azaroaren 16tik
2025eko Azaroaren 16ra

harria-eta-poltsa

Harria eta Poltsa instalazioak bi elementu ditu: film bat eta pantaila bat. San Adriango aztarnategian Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologi talde batek gauzatzen dituen lan prozesuetan murgiltzen da filma. Jarraipen hau artxiboko materialekin tartekatuz, filmak arkeologiaren eta museografiaren arteko harremanak aztertzen ditu, bai eta bi praktika hauek objektuen desplazamendua sortzeko duten modu desberdinak ere. Bestalde, pantailak "agerpen eta harrera" egitura baten gisa dihardu, beste desplazamendu mota bat ahalbidetzen duen gailu mugikor baten gisa: irudien desplazamendua. Bi elementuak, orain instalazio honetan elkarri lotuak, autonomoak izango dira San Telmo Museoaren bilduman integratzerakoan; filma beste pantaila batzuetan ikusi ahal izango da eta mugitzen ari diren beste irudi batzuk hartuko ditu pantailak.

Pantaila museoko elizan jarrita egongo den urtean zehar, hainbat aldiz "aktibatuko" da beste proiekzio batzuekin. Museoak jorratzen dituen gaiekin lotura duten testuinguru hurbileko artista eta zinemagileen lanak hartuko ditu.

Maddi Barber

Maddi Barber (Artzibar, Nafarroa, 1988). Bere lan zinematografiko berrienak (Paraiso, Gorria, Urpean Lurra, 592 metroz goiti) jaio zen Pirinio aurreko lurraldeari estu lotuta daude. Etnografia esperimentalaren ikuspegitik, bere filmek interesa erakusten dute oroimenaren, lurraldearen, azpiegituraren, ekologiaren eta gizakien eta naturaren arteko zaintza-etikaren arteko harremanean. Maddik ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta ikusizko antropologiako master bat egin zuen Manchesterreko Unibertsitatean.

Bere lanak hainbat jaialditan erakutsi dira, besteak beste, Visions du Réel, Rencontres Internationales Paris-Berlin, San Sebastián (Zabaltegi), Curtocircuito, FidMarseille, Open City, Reykjavik Film Festival, Documenta Madrid, Ji.hlava eta Punto de Vista; eta ikusgai izan dira ere arte zentro ezberdinetan, tartean Oteiza Museoa, Domus Artium, La Panera, Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Museo Bolit.

2019an Pirenaika ekoiztetxea sortu zuen, eta haren hainbat film ekoitzi ditu, baita hurbileko artista eta zinemagileenak ere. Iruñea eta Baiona artean bizi eta lan egiten du, ESAPBko (Euskal Herriko — Lapurdiko — Arte goi eskola / École Supérieure d 'Art du Pays Basque - Lapurdi) irakaslea delarik.


harria-eta-poltsa

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.


harria-eta-poltsa-anitz-desplazamendu-bakar-batean
Maddi Barber, 'Harria eta poltsa' instalazioaren aurrean, Donostiako San Telmo museoan. IÑIGO URIZ / FOKU

‘Harria eta Poltsa', anitz desplazamendu bakar batean

Aza. 18 | Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]

Film batek eta pantaila batek osatzen duten instalazioa jarri du ikusgai Maddi Barberrek Donostiako San Telmo museoan. Museo Bikoitza programarekin ondu du, eta, besteak beste, arkeologian eta museologian gertatzen diren lekualdatzeak arakatu ditu.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.