artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Liburutazioak

Iñaki Martiarena

2024ko Abenduaren 09tik
2025eko Urtarrilaren 31era

liburutazioak

Hainbat liburutan argitara emandako ilustrazioak ikusgai ipini ditu Iñaki Martiarena "Mattin" sortzaileak. Ohi bezala, Altzan bizi den artistak grafika oso anitza baliatu du euskara kolorez blaitzeko; etorri handiko burutazioak liburutazio bihurtuz. Teknika digitala da, baita linograbatua ere.

Bilduma honetako hainbat ilustrazio, liburu hauetan daude: Lamiak eta emagina (Denonartean 2024),Txulotik (Denonartean 2024),Irritaia (Zortziko Editions 2024),Aurpegrafiak (Zortziko Editions 2023) edoHona Bostekoa (Udalbiltza 2023), besteak beste.

liburutazioak

Tomasene Kultur Etxea (Altza) | De Darieta Bidea, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30 | Larunbatak, jaiegunak eta zubiak: itxita


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.