Intimotik unibertsalera
Andoni Guiresse
2024ko Abenduaren 20etik
2025eko Urtarrilaren 19ra

Baionako Arte Eskolan (Lapurdi) eta Roazhongo Arte Ederretan (Breizh) ikasi ondoren, Andoni Guiressek minimalismoa eta espresionismo abstraktua uztartzen dituen unibertso paregabea eraiki du. Berak "Minimalismo poetikoa" deitzen duen sintesi hori araztasunean eta soiltasunean oinarritzen da, obra intimoak eta unibertsalak sortzeko.
Erakusketak xehetasun bakoitzak kontatzen duen arte bat deskubritzeko aukera ematen du: urreak sakratua sinbolizatzen du, beltzak presentzia materiala haragitzen, eta zuriak, hutsune mistikoa. Artistak berak honela laburbildu du: "Paperaren soiltasuna, tintaren sakontasuna eta urrezko ogiaren magia erabiltzea gustatzen zait ametsari irekitako espazioak sortzeko".

Rotonda | Maurice Ravel plaza - Donibane Lohizune (Lapurdi)

