artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Familia-loturak

Tina Barney

2025eko Uztailaren 18tik
2025eko Azaroaren 02ra

familia-loturak

Komisarioa: Quentin Bajac (Jeu de Paume-ko zuzendaria, Paris)

Kutxa Fundazioa Arteguneak Tina Barney. Familia-loturak izeneko erakusketa hartuko du udan. Artista honen inguruan Europan egin den lehen atzerabegirako hau Parisko Jeu de Paumetik dator. Bere ibilbideko 40 urtetik gora hartzen ditu erakusketak, formatu handiko eta kolorezko 60 argazkiren bitartez.

1945. urtean jaioa, 1970eko hamarkadaren amaieran senideen eta lagunen argazkiak ateratzen hasi zen. Familia-errituen behatzaile zorrotza, Tina Barneyk arreta berezia eskaini die belaunaldien arteko harremanei, janzkera-kodeei eta modeloaren eta bere bizi-ingurunearen arteko loturei. Bere erretratu koloretsuek (taldekoak eta formatu handikoak gehienak) familia-irudiak eta eszenaratze zehatzak dira aldi berean eta solasaldia bultzatzen dute pintura klasikoarekin. Gizarte- eta autobiografia-ikerlana dira nolabait, ikusle gehienentzat helezina den espazio bateranzko leiho bat: elitearena, alegia. Tina Barneyk ingurune horiek ikusteko aukera ematen digu, diren bezala agertzen diren erretratatutako pertsonekin duen harreman zuzenari esker. Erakusketak bere edizio-lanetako zenbait ere biltzen ditu: pertsona ospetsuen eta moda-modeloen erretratuak dira, 1990. urtetik aurrera eginak The Telegraph Magazine, Vogue, Daily Telegraph edo Arena Homme Plus bezalako egunkari edo aldizkarientzat. Bere lan pertsonalagoetan ageri den sentikortasun berbera, konplexutasun berbera eta, zenbaitetan, umore-sena berbera agertzen dute irudi hauek.

familia-loturak

Kutxa Kultur Artegunea | Tabakalera, puru-kaxen plaza - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.