1:1 eskala
Ixone Sadaba
2025eko Otsailaren 06tik
2025eko Apirilaren 27ra

"1:1 eskala" lanean, Ixone Sádabak (Bilbo) ikerketa fotografikoa egiten du Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurbiltzeko. Sekula abian jarri ez zuten konplexu haren hondarrek abandonu eta hondamen gupidagabearen zantzuak dituzte agerian. Desagertzeko zorian den hormigoizko eraikin izugarri handi honek bere historiaren geruza guztiak ditu nahasirik, baita bere osaera hondatua ikusita oraindik irudikatu daitekeen etorkizunarenak ere.
Zentralaren ingurunerako sarbidea itxita dago oraindik. Hala ere, landaretza indarrez hazten da esparruan. Ezinbestez hedatu da, indarkeria eta borroka zibilek markatutako historiaz blaituta dagoen leku honetan. Lemoiz herentzia gatazkatsu bati dago lotuta, eta horrek eutsi egiten dio bere irradiazio-ahalmenari. Horrekin guztiarekin, Carles Guerrak komisariatutako proiektu artistiko honek sarbide-politika berri bat irudikatzen du, zentralaren xedea eztabaida publikoan sartu nahian.
Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteatzen du Lemoizko multzoa osatzen duten eraikuntzen zatiak benetako tamainan proiektatuz, Azkuna Zentroko aretoen barruan. Horretarako, zentralak Alhóndigaren barruan eratzen duen konplexuari dagokion 1:1 eskala sartzen du. Keinu horrek gonbit bat da, historiaz beteta dagoen eta begiradarekin ezin atzeman daitekeen leku horren neurgaiztasuna hausteko, eta hala ere aski handiak diren zatien bidez hautemateko.

Azkuna Zentroa | Arriquíbar Plaza, 4 - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
Asteartetik igandera, 11:00 - 20:00

Lemoizko zentral nuklearra Azkuna zentroan sartu du Ixone Sadaba artistak
Ots. 25 | Irene Barañano Diaz [BERRIA.eus]
Eraikinaren hondakinetan 1:1 eskalan ateratako argazkiekin osatu du erakusketa sortzaileak. ‘Escala 1:1' deitu du mostra, eta proiektu nuklear hura sinbolo gisa landu beharrean, objektu gisa aztertzea izan du erronka.