artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Harri, Orri, Arkaitz

Eli Azurmendi, Juancar Sanz, Rafa Elorza

2025eko Urtarrilaren 17tik
2025eko Martxoaren 15era

harri-orri-arkaitz

Kontakizun idatziaren ezinbesteko laguna, krokisa eskaladarekin lotutako informazioa transmititzeko modua da. Egilearen subjektibotasunari lotuta dago eta, beraz, hura aberastuko duten baliabide artistikoen menpe. Horrela, tresna funtzional horrek estatus desberdina hartzen du, eta, bertan, emoziorakoespazio bat irekitzen da, adierazpen artistiko gisa hartzeko aukera ematen duena, erakusketa honetan eta egile berberenEl arte en el croquis de escalada liburuan erakusten den bezala, bere bilakaera historikoa eta adierazpen modu eta estilo desberdinekin.

Erakusketako bilduma panel eta bitrinaz osatzen da. Paneletan mundu osoko egileek egindako krokisak biltzen dira, mendigune desberdinei buruzkoak eta teknika eta helburu desberdinekin eginak, krokis erabat praktiko eta erabilgarrietatik hasi eta krokis artistikoetaraino; bitrinetan aldiz, krokisen sortze prozesuaren berri ematen da, baita eskaladarako informazio iturri gisa jokatzen duten paperaren berri ere, aldizkarien, eskalada giden edo piada liburuen bidez.

harri-orri-arkaitz

Okendo Kultur Etxea | Nafarroa Hiribidea, 7 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30 | Larunbatak eta zubiak: 10:00 - 14:00 / 16:30 – 20:00 (larunbatetan eta zubietan areto zaharra itxita egongo da) | Igandeak eta jaiegunak: itxita


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.