artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Fernando Iriarte (1958-2023)

2025eko Urtarrilaren 30etik
2025eko Martxoaren 23ra

fernando-iriarte-1958-2023

"Fernando Iriarte García Iruñean jaio zen 1958an, eta 64 urterekin hil zen bere jaioterrian 2023ko maiatzaren 8an. Ibilbide luzeko margolaria izan zen, eta itzal pertsonal eta artistiko handia utzi zuen, bai bere lanaren garrantzia aitortuarengatik –orokorrean abstrakzioaren esparrukoa, adierazkorra kritiko batzuendako, lirikoa beste batzuendako–, bai bere nortasun bereziagatik, zeinak bizitza osoan arrastaka eramanen zuen enfant terrible -aren ospea emanen baitzion. Berrogei urte baino gehiagoko lan-ibilbide oparoa izan zuen, beti bere artea "ekintza piktoriko hutsa" zela dioen printzipioekin bat, eta bere lanek hedapen handia izan dute, hala bilduma publikoetan nola pribatuetan. Abstrakzioan oinarritutako ezaugarri nabarmenak ditu bere pinturak, eta hasiera batean horrek harridura sortu zuen; izan ere, margotzen hasi zenean, aurreko mendeko 80ko hamarkadan, hura ez baitzen garai hartako estilo nagusia. Hala ere, bazegoen salbuespen bikainik, Mariano Royo kasurako, eta Javier Balda beste neurri batean.

Iriartek, ordea, keinuak egin zizkion arte figuratiboari, eta kolorea dotore erabili zuen; bere lan askotan materia trinkoa barra-barra erabili zuen, eta erruz baliatu zen pigmentu-materiaz teknika mistoa erabiliz egindako lanetan. Mihisearen aurrean jartzeko orduan elementu fisikoei eman zien arretagatik nabarmendu zen, bere olioak prestatzea barne. Era berean, artearen ikuspegi zorrotz eta intelektualki trinkoa izan zuen XX. mende amaierako Iruña hartan, demokrazia ezarri ostean, non eta Nafarroako pintura garaikidearen tokirik garrantzitsuenetako bat baitu. "Gogoko ditut usaintzen duten margolanak", esan ohi zuen printzipioen adierazpen gisa. Baita esaldi hau ere: "Hitz egin ezin den horri dagokionez, hobe da isiltzea eta hori margotzea".

— Mikel Larramendi

fernando-iriarte-1958-2023

Civivox Kondestable | Kale Nagusia, 2 - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Astelehenetik igandera: 9:00 - 14:00 / 17:00 - 21:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.