artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Ikerketa analitiko plastikoa. 1978 -1995

Inés Medina

2025eko Otsailaren 28tik
2025eko Ekainaren 01era

ikerketa-analitiko-plastikoa-1978-1995

Erakusketa honetan Inés Medina (Caceres, 1950) artistaren ikerketa plastikoa aurkezten da, hasiharen lehen esperimentazio monokromoetatik, 1978an eginak, eta 90eko hamarkadaren erdialdera arte. Orduan New Yorkera joan zen, eta hanegon zen 15 urtez, behin betiko Euskal Herrira itzuli zen arte. Sailkaantolatutako proiektu honek artistaren ibilbidearen lehen bi hamarkadakhartzen ditu, abstrakzio geometrikoan eta ordenagailuaren erabileran—irudien neurketari eta sorkuntzari buruzko ikerketan—oinarrituak, eta1995 ingurura arteko tartea hartzen du.

Erakusketak Medinaren obrari buruzko ibilbide sakona eskaintzen du,zeinak euskal tradizio formalistari lotutako artista belaunaldi batekikoeztabaidan parte hartu baitzuen. XX. mendearen 70eko hamarkadarenamaieran, belaunaldi hori nazioarteko diskurtsoari eta praktika artistikoeiireki zitzaien. Medinaren lanak errealitatea ezagutzeko tresna gisadefendatzen du artea, eta jarrera hori, neurri handi batean isildurik egondena, indarrez aldarrikatzen da gaur egun. Erakusketa honetan, artistakikerketa teorikoarekin, idazketarekin eta psikoanalisiarekin batera doanpraktika baten prozesua nabarmentzen du, serie geometriko hutsetan,irudiaren ahala aipatzen duten izenburuekin, artea, ezagutza eta bizi-esperientzia uztartuz.

ikerketa-analitiko-plastikoa-1978-1995

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


ines-medinaren-dimentsioen-arteko-geometriak-bildu-ditu-artium-museoak
Ines Medina artista, gaur, Artiumen. RAUL BOGAJO/ FOKU

Ines Medinaren dimentsioen arteko geometriak bildu ditu Artium museoak

Mar. 12 | Edurne Begiristain [BERRIA.eus]

Artista plastikoaren lehen bi hamarkadetako praktikari buruzko erakusketa zabaldu du Artiumek. Esperimentazio monokromoetatik hiru dimentsiora egindako ibilbidea ikus daiteke A3 aretoan.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.