artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Uretan, dantza distiretan urtzen da

Argiñe Ceballos Gelozaga

2025eko Otsailaren 14tik
2025eko Martxoaren 30era

uretan-dantza-distiretan-urtzen-da

BilbaoArtek Argiñe Ceballosen "Uretan, dantza disdiretan urtzen da" erakusketa aurkeztuko du URIBITARTE40 aretoan. Inaugurazio-programaren barruan, erakusketaren inaugurazioa otsailaren 14an, ostirala, 19:00etan izango da, eta artistak berak bisita gidatua egingo du otsailaren 15ean, larunbata, 12:30tan.

Uretan, dantza disdiretan urtzen da erakusketak artistak,BilbaoArten 2023-24an lagapen estudioko bekaren kontestuan eta ondoren Otxarkoaga Opengela esparruan,egindako azken ekoizpenak aurkeztu ditu. Argazkiek, oihalek, eskulturek eta instalazio-bideoek osatzen dute URIBITARTE40 Aretorako berariaz sortutako proiektua. Materialekin eta diziplinekin egindako esperimentazioaren emaitza dira lanak, eta elkarrekin hitz egiten dute, fantasiazko espazio oniriko bat sortuz, non erreala eta fikzioa nahasten diren. Proiektua osatzeko, hainbat bisita gidatu egingo dira euskaraz eta gaztelaniaz, LSEra (Espainiako zeinu-mintzaira) egokituak otsailean eta martxoan; hiru asteko tailer bat Estela Miguelekin batera, "Entre un lago de arena y piel" izenburupean; eta proiektuaren harira argitaratutako liburuaren aurkezpen bat.


uretan-dantza-distiretan-urtzen-da

Uribitarte40 | Uribitarte Pasealekua, 40 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00.
Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00.
Sarrera doan.


azalean
Martxoaren amaiera arte izango da ikusgai Argiñe Ceballosen erakusketa. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Azalean

Mar. 01 | Enara Herranz [BERRIA.eus]

'URETAN, DANTZA DISTIRETAN URTZEN DA' | Artista: Argiñe Ceballos. | Non: Uribitarte 40 aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Martxoaren 30era arte.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.