in situ
Refik Anadol
2025eko Martxoaren 07tik
2025eko Urriaren 19ra

Guggenheim Bilbao Museoak in situ: Refik Anadol erakusketa berritzailea aurkezten du. Adimen Artifizialak (AA) egina eta Museoaren arkitektura enblematikoan inspiratua, erakusketak babesle ditu Euskaltel, partner teknologiko gisa, eta Google Cloud, laguntzaile gisa. in situ sail berriari hasiera ematen dio, zeinak helburu baitu batez ere eskulturaren, giro-instalazioen eta multimedia-sorkuntzen arloan diharduten artista garaikideen proiektu handiak aurkeztea. Izenak berak dioen bezala, aurkezten diren espazioetarako propio sortutako artelanak dirain situ sailaren lehentasuna, Museoaren arkitekturarekin interakzioan arituz bere osagarri bihurtzen diren lanak, alegia. Hausnartzera bultzatzen gaituen arte esperientzial eta girotzailea ardatz hartuta, sailaren asmoa da arte garaikidearen ikusmoldea zabaltzea, teknologiak, zientziak, musikak, performanceak eta arte plastikoek bat egiten duten eremua aztergai hartuta.
In situ sailaren lehen erakusketa honek nazioarteko artista multimedia eta adimen artifizialaren estetikaren aitzindari Refik Anadolen (1985ean jaioa, Istanbulen) lan murgiltzaile, arkitektoniko eta multisentsoriala aurkezten du. Los Angelesen bizi da Anadol, eta Refik Anadol Studio (RAS) zuzentzen du, aitzindari algoritmo-artean eta datuen narratiban. Anadolen lanak nonahi dagoen informatikak gizateriari ezarri dizkion erronkak eta aukerak jorratzen ditu, eta adimen artifizialaren garaian gizaki izatearen esanahia aztertzen du.

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
UDAN (ekainaren 17tik irailaren 22ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.