Gonzalo Etxebarria
Gonzalo Etxebarria
2022ko Abenduaren 01etik
2023ko Urtarrilaren 26ra

Azken garaietan sorturiko obretan gaia eta kolore-sorta aldatu ditu Gonzalok, beste irudikapen baten bilatzeko asmoz.
Buztinezko modelo ttipietatik abiaturik, figurazioa eta abstrakzioaren arteko adierazpide eremuan kokatzen diren irudikapenak sortu ditu artistak, txinako tinta, lumarekin, eta tindu akrilikoa baliatuz. Koloreen sorta, grisa eta hori kolorera mugatu du, argiaren lanketa indartzeko.
Kaosa, duda, hauskortasuna eta esperantza… garai hauetan bidelagun ditugun sentimenduek gidatu dute erakusketa honetan aurkezten digun obra saldo berri hau, lehen aldiz jendeaurrean aurkeztua.
- Asteartetan: 17:00-20:00
- Asteazken: 9:00-17:00
- Ostegun: 15:00-18:00
- Abenduaren 21etik 30era eta jai egunetan hetsia
Gonzalo Etxebarria
Gonzalo Etxebarria (Bilbo - 1954) Xiberoan kokatua den artista-margolaria da. Arkitektura ikasi zuen lehenik Madrilen. Margolaritzarako zaletasun handia Debako arte eskolan iritsi zitzaion gero, Jorge Oteiza maisuaren gerizan. 1987Tik geroztik, arte grafikoen eremuan, ikus-entzunezkoetan eta praktika horien hedapenean lan egiten du sormenaren zerumuga ezberdinak aztertuz eta partekatuz Uztaro lantegian, Mendikotan, Pette bere semearekin. Xedeak atelieraren baitan edo beste kolektiboekin elkarlanean sortzen dira: izan elkarteak, ikastetxeak, festibalak edo instituzioak.

tTok | Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza, 1 - Uztaritze (Lapurdi)
Xehetasunak
Asteartea: 17:00 - 20:00
Asteazkena: 9:00 - 16:00
Osteguna: 15:00 - 18:00
Ordutegi finko honetatik kanpo ere irekia izan daiteke. Nahi izanez gero, edo hitzordua hartzeko deitu, lotsarik gabe.

"Bide berriak bilatzea beti da motibagarri"
Aza. 23 | Ainize Madariaga [BERRIA.eus]
Erakusketa bat estreinatuko du Gonzalo Etxebarriak (Bilbo, 1954) etzi,, azaroaren 25ean, ostirala, 19:00etan, Uztaritzeko (Lapurdi) Ttok galerian. Ikusgai izanen da abendu hondarrera arte. Lanketa horretan, erosotasunetik ilki duen "lengoaia" berri bat ediren du artistak, bolumenekin jostatuz, hori eta grisen arteko anbiguotasunean.


