konglomeratu
Helena Elbusto
2025eko Otsailaren 21etik
2025eko Maiatzaren 10era

Helena Elbusto, paristarra jaiotzez eta donostiarra bihotzez.
Arte Ederretan lizentziatua, bokaziozko artista, betidanik irakaslea eta duela 12 urtetik teledonostin emititzen den Versión de Arte kultur programaren zuzendaria.
Bere sormen estiloa dadaismoarekin lotuta dago, formarekin eta pentsamendu kontserbadorearekin hautsi nahian.
Behin eta berriz zalantzan jartzen dira lanketa-arauak, eta, beraz, ez da beharrezkoa lanak denboran irautea, eta gehiago interesatzen zait lana aurkezteko askatasuna, aldatu ahal izatea eta sormen-prozedura desberdinak bateratzea, unean uneko premien arabera. Collagea, tridimentsioa, marrazketa digitala, interakzio fisikoa obrarekin, olioa, argazkia.
Mugimendua beti modu sinboliko edo errealean agertzen den funtsezko alderdia da, baita objektuaren, irudiaren eta pentsamenduaren hauskortasuna eta arintasuna ere.
CONGLOMÉRATek loturarik gabeko ideiak eta irudi ezaguterrazak uztartzeko beharra aztertzen du, non formatuen eta materialen etengabeko aldaketa nabarmena baita. Gaiari dagokionez, gaur egun erreala den hizkuntza baten ideia eraikitzen saiatzen naiz, existitzen ez diren loreen perfumearekin erlazionatuta dagoena.
"Artearen balioa ezarritako arauei aurre egiteko eta horiek zalantzan jartzeko gaitasunean datza" — TRISTAN TZARA.
Eskultura, marrazki digitala, argazkigintza, bideoa eta souvenir objektuak; zuekin komunikatzeko, bizi ditugun garaietara egokitzeko, edozein pertsonak pieza bat eros dezan errazteko, elementuak dibertsifikatuz egungo bildumagilearengan pentsatuz.
Erakusketa Gomas Fabrikan dago ikusgai maiatzaren 10era arte.
Ordutegia: asteartetik ostiralera 12:00-13:30/18:00-20:00. larunbat eta igandeetan 12:00-14:00.

La Fabrica De Gomas | Fuente de la Teja kalea - Iruñea (Nafarroa)
Xehetasunak
Asteartetik ostiralera 12:00 - 13:30 / 18:00 - 20:00 | Larunbata: itxita | Igandea: 12:00 - 14:00


