Fernando Beorlegi
2025eko Apirilaren 03tik
2025eko Ekainaren 01era

Solsticio Solarerakusketa enblematikoa egin eta hogeita lau urtera, Fernando Beorlegiren lanak Durangoko Arte eta Historia Museoko aretoak hartuko ditu berriro. Oraingo honetan, bilduma partikularretako 30 artelan inguru biltzen ditu erakusketak, jabeen laguntzari esker. Aukeraketa zaindua da, eta euskal plastika garaikidearen bilakaeran funtsezkoa den artista baten ondarea berraurkitzea ahalbidetuko du.
Erakusketak 1976-1996 aldiaren irakurketa kronologikoa eskaintzen du, artistaren bilakaerara eta Euskal Herriko eta Espainiako korronte artistikoekin izandako elkarrizketara hurbiltzeko aukera emanez.
Erakusketa aukera paregabea da Beorlegiren obraren aberastasuna eta sakontasuna ezagutzeko, artearen historian izan duen papera eta ondorengo sortzaileen belaunaldietan izan duen eragina aldarrikatuz. Ekimen honekin, Museoak euskal ondare artistikoa ezagutarazteko eta aintzatesteko konpromisoa berresten du, Beorlegi bere historian ezinbesteko figura bihurtuz.
Komisariotza: Ander Lopez-Diez

Durangoko Arte eta Historia Museoa | Etxezarreta jauregia - San Agustinalde Kalea, 16 - Durango (Bizkaia)
Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 10:00 -13:00 / 17:00 - 20:00 | Larunbatak: 11:00 -14:00 / 17:00 - 20:00 | Igandeak: 11:00 -14:00