From Light to Darkness
Ismael Iglesias Serrano
2025eko Apirilaren 04tik
2025eko Ekainaren 01era

ARGIA ETA ILUNPEA BEREIZTEA
"Pinturek eta bideoek irudiaren ideian sakontzen dute, stargate, atari, ate, leiho edo pantaila moduan, gorena behatzeko, ikusleari errealitatetik ihes egiteko aukera eskainiz margotutako irudiaren edo mugimenduan dagoen irudiaren bidez. Haien bitartez, saiatzen naiz zoomaren praktikaren bitartez autonomia propioa transmititzen, azalera bolumetriko konplexuak sortzen, hainbat ebokazio, klasikoa eta futurista –zibernetikoa, teatrala, mikro eta makro mundu enigmatikoak– elkarrekin uztartzen dituztenak.
Wanderlust etimologiak germaniar hizkuntzara garamatza. Wandern hitzak "hara eta hona" ibiltzea esan nahi du, eta lust hitzak, berriz, "grina" esan nahi du. Hormetan proiektatutako argia, irudi estatiko edo mugimenduan dauden irudi ugari agertzeko haietan. Azken urteotan egiten ari naizen irudiaren inguruko ikerketaren espekulazio bisualak dira irudi horiek, eta neure izaeraren leku ilunetan edertasuna bilatzeko eta liluratzeko dudan kezkari erantzuten diote. Erabat hustea, inolako espekulaziorik gabe, horixe da neure buruari eska diezaiokedan gauza bakarra neure barneko haurrari aurre egiteko orduan."
— Ismael Iglesias

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)
Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


