artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Emakumea. Familia eta lana.

2025eko Apirilaren 08tik
2025eko Urriaren 19ra

emakumea-familia-eta-lana

Emakumea. Familia eta lana erakusketan museo honen bilduma garatzen den esparru kronologiko eta geografikoak mugatzen du emakumearen irudikapena. Gainera, funtsean bi eremutan zentratzen da, familiakoa eta lanekoa, eta kanpoan uzten ditu beste gai eta genero batzuk, hala nola,erretratua eta biluzia, non emakumea oso presente egon den artearen historia osoan.

Lanek beren egileen bidez, guztiak gizonezkoak,hitz egiten digute, hain zuzen ere, emakumeek hezkuntzara oro har,eta are gehiago arlo artistikora sartzeko zituzten zailtasunen ondorioz. Lan horiek emakumeak XIX. eta XX. mendeen artean euskal gizartean betetzen duen zereginera hurbiltzen gaituzte, bizimodu tradizional eta landatar batetik hiriko eta industrial batera igarotzen ari baita. Bizimodu horiek, emakumea protagonista dela, artista bakoitzaren estilo eta ikuspegi berezitik kontatzen dira, eta atal hauetan azaltzen dira: Emakumea landa-eremuan, Emakumea eta itsasoa eta Amatasunetik haratago.

emakumea-familia-eta-lana

Arabako Arte Ederren Museoa | Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8 - Gasteiz (Araba)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.