Kareharriak
Antton Goikoetxea
2025eko Apirilaren 11etik
2025eko Maiatzaren 11era

"Nire azken proiektuek mundu digitalaren eta fisikoaren arteko intersekzioa aztertzen dute, materialaren eta immaterialaren arteko konexioak ezarriz; horretarako, 3D modeloei mundu errealeko elementuak gehitzen dizkiet. Argiztapena egiteko, tarte dinamiko handiko irudiekin (HDR) lan egiten dut, 360º-an, eta hainbat materialen eskaneatzeak erabiltzen ditut testura-mapak sortzeko. Kareharriak bilduma osatzeko, 3Dko eskaner bat erabiltzen dut eraldatutako kareharriak espazio birtualera eramateko.
Behin hor, software espezializatu batek haien formetara egokitzen diren egiturak modelatzen ditu. Egitura horiek inprimatu eta harkaitzetan mihiztatzen dira; sortutako piezak simulazio birtualak erakusten dituzten bideoekin batera agertzen dira, errealitatea espazio digitalak tarteko direla islatuz, zeinetan aurrerapen teknologikoek mundua ulertzeko eta bizitzeko dugun modua moldatzen baitute."
— Antton Goikoetxea

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)
Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00