Bandera zuria. Futuro Damnatio
Fernando Sanchez Castillo
2025eko Apirilaren 23tik
2025eko Irailaren 28ra

Bandera zuria. Futuro damnatio Fernando Sánchez Castillo artistaren banakako erakusketa da. Fernandok, memoriari buruzko lanean zentratu du bere karrera, boterearen irudikapena eta artearen historiarekin duen harremana landuz. Erakusketa honetan bere obrarik ikonikoenak topatuko ditugu, Gernikako Bakearen Museorako berariaz sortutako instalazio batekin elkarrizketan. Artelan multzoak hainbat begirada eskaintzen ditu, sinboloak zelan eraiki eta suntsitu diren baita, horiei lotuta, beren defentsarekin edo desagertzearekin hazten diren mitoen inguruan.

Bakearen museoa | Foru Plaza, 1 - Gernika-Lumo (Bizkaia)