artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Wild Rose

Gabrielle Duplantier

2025eko Ekainaren 13tik
2025eko Agorrilaren 01era

wild-rose

Gabrielle Duplantier hogei urteko esperientzia duen argazkilari independentea da. Arte giroko familiatik dator eta gaztetatik garatu zuen sorkuntza intuitiboa. Argazkilaritza hautatu zuen adierazpen libre eta sentikor gisa. Bere lanetan intimitatea, lurraldea, natura eta aurpegiak islatzen dira, emozioaren forma garbienean.

Bere lanak lamaindonne argitaletxearekin argitaratu dira: Volta (2014, 2021ean berrargitaratua), Terres basses (2018), eta azkena Wild Rose (2024).

Wild Rose osasun-krisialdiaren testuinguruan sortutako barneratze pertsonaletik jaio zen. Gabrielle Duplantierrek bere haurtzaroko lekuetara itzuli zen, naturaren indarraz lagundurik. Erretratu finek, paisaia biziek eta silueta lausoek ametsaren eta errealitatearen arteko kontakizun bisual bat osatzen dute.

wild-rose

Sakana | Alkolea Pasaia, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Osteguna, Ostirala eta Larunbata: 11:00 - 19:00 | Igandea: 14:00 - 19:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.