artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Espazioaren anatomia

Maria Helena Vieira da Silva

2025eko Urriaren 16tik
2026ko Otsailaren 22ra

espazioaren-anatomia

Guggenheim Bilbao MuseoakMaria Helena Vieira da Silva: Espazioaren anatomia aurkezten du: Lisboan jaiotako eta Frantzian herritartutako Maria Helena Vieira da Silva (1908–1992) artistaren lengoaia bisualak izandako bilakaeraren azterketa sakona. Gaika antolatutako zortzi ataletan zehar, erakusketak Vieira da Silvaren ibilbidearen mugarri garrantzitsuenak aztertzen ditu, 1930eko hamarkadatik 1980ko hamarkadaren amaierara arte, eta arreta berezia jartzen du espazio arkitektonikoarekiko zuen interesean. Benetako eta irudimenezko hiri-paisaien arteko mugak lausotuta, Portugaleko kultura bisualaren erreferentzia formaletatik, eta kubismoa eta futurismoa bezalako abangoardiako mugimenduetatik harago joan zen Vieira da Silva.

espazioaren-anatomia

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
UDAN (ekainaren 16tik irailaren 21ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.