artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

aHUTSAK HARTUa

Xabier Erkizia, Maialen Lujanbio

Du 27 Juin 2023
Au 31 Décembre 2023

ahutsak-hartua

Aretoa: 21

2020ko udaberrian, artean ere konfinamendu betean, hutsik zegoenaren hauts-hondarren artean bila hasi ginen. Arte Ederren Bilboko Museoak gordetzen duen hautsa entzuten saiatu ginen: hauts sonikoa eta hauts fisikoa. Eta horiekin batera, beste ezpurutasun metaforiko batzuk, askotan garrantzi handikoak museoaren egunerokoan, baina bisitarien begiradari ezkutatzen zaizkienak. Harrezkeroztik, hainbat ahots, soinu eta irudi bildu ditugu museoaren zein museoa aterpetzen duen eraikinaren barneko bizitzari buruz, eta haren katalogazio-sistemen arabera sailkatu, ordenatu eta editatu ditugu.
Hautsa tokietara egokitzen den bezala, zabaldu eta biderkatu egiten den proiektua da hau.

Xabier Erkizia / Maialen Lujanbio


aHUTSAK HARTUa proiektua (hutsunea hartu eta hautsak estalia esanahien batura) Xabier Erkizia soinu-artistak eta Maialen Lujanbio bertsolari eta idazleak, museoarekin batera, gure garaikidetasunaren une oso zehatz batean sortutako proposamena da: pandemiaren ondoriozko 2020ko konfinamendu kolektiboa. Abiapuntu bitxi hori hiru urtez zabaldu eta garatu zen, museoaren historiako beste egoera berezi batekin bat egin arte, gaur egun egiten ari den handitze-lanarekin.

Bi salbuespen horiek, beraz, egoera berriak eragin dituzte: museoko espazioak aldi baterako "hustea": bisitaririk ez izatea, lehenengo kasuan, eta artelanak lekuz aldatzea, bigarrenean.

Bi gertaerek sortutako soinu-paisaia —horien soinuak, ahotsak, oihartzunak eta isiltasunak— azken hiru urteetan entzun eta erregistratu dute Erkiziak eta Lujanbiok erakundearekiko elkarrekintzaren erregistro immaterial berezi hori formulatzeko, "museoa bizitoki duen airearena eta hautsarena". Museoaren erretratu sentsorialak honako hauek biltzen ditu: urratsak, presentziak, erreberberazioak, makinen eta pertsonen soinu-aztarna, burdinazko eskulturen grabazio bibrazionalak, fenomeno ultrasonikoak, isiluneak…

30 ordu baino gehiagoko audio-grabazioko lan batetik abiatuta —airekoa, infragorria eta ultrasoinua, frekuentzia elektromagnetikoak, bibrazio-fenomenoak eta espazioen oihartzunen artxiboa…—, aHUTSAK HARTUa-k museoaren espazioarekiko topaketa-esperientzia sentsoriala proposatzen du, eta haren soinu-auraren memoria bat, azkenerako hainbat formatu eta euskarritan egokitutakoa.

Argitalpena

aHUTSAK HARTUa liburuak proposamenaren ardatz nagusiaren zeregina betetzen du. Formatu hibridoan bildutako testu, soinu-erregistro eta irudien katalogo poetikoa da: USB memoria ere baduen paperezko liburua.

Soinu-instalazioa

aHUTSAK HARTUa museoko espazioen soinu-erregistroa, hiru urtez egindako grabazioen bidez, entzuteko gonbidapen gisa formulatzen da hemen. Soinuzko gune horretatik abiatuta, proposamena, horrez gain, ondoko erakusketa-espazioetan zehar zabaltzen da. Instalazioaren oinarrizko elementua areto bakar batean (21. aretoan) dagoen muntaia minimal bat da, zeinak bere soinu-izaerari, proiektuaren presentzia immaterialari, erantzuten dion bisita-modu baterako —egon, igaroren ordez— gonbidapena egiten duen.

Performancea

Erkiziak eta Lujanbiok ekintza performatibo bat egingo dute proiektua aurkezteko, eta horren berri emango da museoko webguneko micrositean.

Mikrositea

Espazio hau proiektuaren beste zati bat da; haren funtsezko soinu identitatea islatzen du eta bere eduki guztiak biltzen ditu: Proiektu guztia ezagutzeko

Artistei buruz

Xabier Erkizia (Lesaka, Nafarroa, 1975)

Soinu-artista, ikertzaile independentea, komisarioa eta ekoizlea. Erkiziaren lana soinu-fenomenologian oinarritzen da, haren espektro zabalenean, eta egoera soziokulturalek sortzen dituzten entzuteko moduak azpimarratzen ditu. Azken 20 urteetan, Europa, Amerika eta Asiako hainbat lekutan aurkeztu dira haren soinu-instalazioak, grabazioak, musika-konposizioak, irratirako sorkuntzak, lankidetza-proiektuak eta talde-inprobisazioak. Ertz (1999-2018) ekitaldiaren arduradunetako bat da. Arteleku Sorkuntza Garaikideko Zentroko Soinu Departamentuko koordinatzailea izan zen (Donostia, 1999-2018), eta erakusketen eta programen komisario lana egin izan du hainbat museo, arte zentro eta jaialditarako. Audiolab elkarteko kidea da, eta Soinumapa.net Euskal Herriko soinu-maparen sortzailea; 2005etik dago aktibo mapa hori. Gaur egun, irakaslea da Donostiako Elías Querejeta Zinema Eskolan.

Maialen Lujanbio (Hernani, Gipuzkoa, 1976)

Maialen Lujanbioren ibilbide profesionala erabat lotuta dago letren munduarekin. 30 urtetik gora daramatza bertsolari lanetan. 2009an, 2017an eta 2022an lortu du txapela Bertsolari Txapelketa Nagusian; beraz, txapelduna da eta bertsolaritzaren bilakaeraren erreferentzia nagusietako bat. Arlo horretan egiten duen lanagatik da batez ere ezaguna, baina hainbat proiektu artistiko, performatibo, musikal, irratiko eta abar garatu ditu, beti hitzetik, ahotsetik, inprobisaziotik eta ahozkotasunetik abiatuta. Arte Ederretan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean.

ahutsak-hartua

Bilboko Arte Ederren Museoa | Museo Plaza, 2 - Bilbo (Bizkaia)


Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'Åöuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).