artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

Profesionalentzako txokoa

Konekta zaitez zure eposta/pasahitza edo kide kodea/pasahitza bikotearekin.
Dagoeneko kontua sortua baduzu edo ZAPART sareko kide bazara, zure kontua aktibatu HEMENDIK.
Oraindik konturik ez baduzu, izena eman beheragoko formularioa betez.


PRO Txokoa zer da?

Artista profesionalon behar bereziei erantzun nahi dien atal bat da txoko hau. Antolatzen ditugun erakusketen berri emateko*, Egonaldi, beka, formakuntza edota proiektuetarako deialdien berri izateko aukera eskaintzen du.

*erakusketak arte erakunde eta artista profesionalenak izan behar dira, hau da, estatusa duten edota prozesu artistiko batean murgilduak dauden artistenak alde batetik, eta erakusketa baldintza duinak eskaintzen dituzten lekuenak bestetik. Eskaera egin ondoren eta baimena eman aurretik hautagaitza azertuko da.

Sortu zure kontua

Arte munduko eragile profesionala bazara (artista, museo, fundazio, galeria, areto publiko zein pribatua) eta ez baduzu oraindik egina, sortu zure kontua eta parte hartu artearen ikusgarritasuna indartzen Euskal Herrian.

Anima zaitez eta batu!


Artista bazara

Sorkuntza Prozesu batean murgilduta zaude, hau da, zure lana koherentea da, jarraikia, eta zergatik eta zertarako egiten duzun azaltzeko gai zara? Artea maite ez, baizik eta arte sorkuntzan aritzea beharrezkoa zaizu, zure gogoetako, sentsibilitatea eta barneko horiek adierazteko? Zure lanak eros daitezke eta horretarako profesional gisa deklaratuta zaude? Edota, gazte bazara, arte ikasketetatik atera berri zara? Sortu kontua!

Artista kontua sortzea dohainik da. Hala ere, hori egiterakoan, ZAPART sarearen oinarrizko kide izatea onartzen duzu (bazkidetzarik ordaindu beharrik gabe). Izan ere, Artekaria ataria ZAPART sarearen ardatzetako bat da, hau da, euskal artisten lanaren eta Euskal Herrian ditugun arte lekuen ikusgarritasuna indartzea, gure arloa biztanleriarentzat hurbilagoa eta irisgarriagoa izateko.

Lekua ala erakundea zara?

Arte erakusketa leku baten ardura baduzu eta bertan artista profesionalak erakusten badituzu izena eman eta ongi etorri! Dagoeneko zerrendatu ditugun lekuetan zurea agertzen ote den begiratu formularioa betetzerakoan. Zure kontuarekin lotuko da eta bertan antolatzen dituzuen ekimenen berri zabaltzen ahalko dituzu. Zure lekua zerrendan ez bada, jakinarazi diezaiguzu.

Arte leku mota zehaztu behar duzu, baita herrialdea ere. Horren arabera agertuko dira mementuz zerrendatuak ditugun lekuak, motaren arabera bereiztuak: Museoak, Fundazioak, Arte Zentroak, Areto publikoak eta Galeriak.



Afiliazio zenbaki profesionala



Sorturtea



Zure lekua ez bada zerrendetan ageri, edo gaizki sailkatua balitz, gurekin harremanetan sar!

Zure lekua ez bada zerrendetan ageri, edo gaizki sailkatua balitz, gurekin harremanetan sar!

Zure lekua ez bada zerrendetan ageri, edo gaizki sailkatua balitz, gurekin harremanetan sar!

Zure lekua ez bada zerrendetan ageri, edo gaizki sailkatua balitz, gurekin harremanetan sar!

Zure lekua ez bada zerrendetan ageri, edo gaizki sailkatua balitz, gurekin harremanetan sar!

Zure lekua ez bada zerrendetan ageri, edo gaizki sailkatua balitz, gurekin harremanetan sar!

Zure lekua ez bada zerrendetan ageri, edo gaizki sailkatua balitz, gurekin harremanetan sar!

Zure lekua ez bada zerrendetan ageri, edo gaizki sailkatua balitz, gurekin harremanetan sar!



Euskaraz ba al dakizu?



segurtasun kodea

Web gune honetan Zapart sareak biltzen dituen kideen datuak egituraren funtzionamenduari begirakoak dira, izan sareraren eskaintza erabiltzaileen behar eta gogoetara ahalik eta hobekien egokitzeko ala Zapartek antola ditzakeen ekimenetarako (partaideen soslaia findu nahi izanez gero). Bestetik sarearen ezaugarriak eta horren araberako erradiografia egin ahal izateko balia daitezke ere bai (adin tarteak, generoak etab.). Datu horiek ez dira hirugarren erakunde baten esku jarriko. Kideak norberaren datuen jabe gelditzen dira, horien berri izateko, moldatzeko ala ezabatzea eskatzeko.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.