artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Travieso

Benito Piriz

2024ko Urtarrilaren 19tik
2024ko Martxoaren 10era

travieso

Dime si conmigo quiere hacer travesuras.

"Travieso" zulatutako gorputzaren eta horren emaitza estetikoaren azterlana da. Gorputz eskultoriko baten egoera itzulezina aztertu da, erreferentzia moduan piercinga hartuta, erakusketan apunte gisa azaltzen diren hainbat keinu adierazkor sortzeko.

Sarritan, artelanak egitean, pieza batean behin betiko eragitearen beldur gara, pieza horrekin dagoeneko lortu duguna galtzeak izutzen gaituelako. Balizko porrotera hurbiltzen garen bitartean,apurtu nahi dugu, batetik, sortzeko prozesuan sentitutako atxikimenduarekin eta, bestetik, hasierako ideiarekin konforme geratzearekin.Bihurrikeria egin nahi da: nilonezko oihala edo goma zeharkatu, horren forma betirako aldatzeko. Eta, aldi berean, eragindako aldaketaren presentzia iraunarazi nahi dugu piercingaren zeharkagailua kentzen dugunean.

Piercinga gorputzean egin daitekeen eraldaketa minimoa da, eta errebeldia ekintzatzat jotzen da. Ezin da bereizi bere alderdi estetikoaz: zuloa denboraz itxi badaiteke ere, beti izango da beste zerbaitekin espazioa konpartitu izanaren lekuko. Lotuta izan diren gorputzek elkarrengandik ikasten dituzte forma eta joerak, banandu ostean ere mantentzen direnak.

Erakusketan tamaina handiko piercingak aurkituko ditugu, egiturazko izaera hartzen dutenak likrazko oihal, goma eta apar-gomazko gorputz arin eta hauskorren gainean; horrela, apaingarri edo osagarri dena ezinbesteko egitura-elementu bihurtuko da. Zuloarekiko interesa atzematen da, baina baita begibistako pieza borobilak lotzen dituen azalaren azpian izkututako barrarekikoa ere. Izan ere, izkututa dagoenak eta begibistan dagoenak keinu bera osatzen dute.

— Travesuras - Nicky Jam

Ordutegiak: Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00 | Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00

travieso

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.