artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Paisaia, arkitektura eta trazua

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

paisaia-arkitektura-eta-trazua
Julen Agirre Egibar artistaren erakusketa, Bilboko La Tallerren. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

La Taller Bilboko Solokoetxe auzoan dagoen grabatu tailerra eta galeria da. Ezagutzen ez duena, egunerokoaren erritmo biziak harrapatuta, akaso oharkabean pasatuko da ondotik, eta ez du ikusiko. Baina agian ez zaio oharkabean pasatuko eta kale bazterrean dagoen ate beltz txiki horrek atentzioa emango dio. Jakin-minak gidatuta atea joko du eta mantala soinean duela irekiko dio atea proiektua gidatzen duen Maite Martinez de Arenazak. Orduan, bisitariak eskailerak jaitsi eta sotoan dagoen lokala bisitatzea erabakiko du: erakusketa ikusiko du lehenik, eta bertan lanean ari diren ikasleekin egingo du topo ondoren. Txakurra kiribilduta dago lo izkina batean, eta heldu bezain pronto bisitaria eroso sentituko da, mimoz eraikitako tokiek eroso sentiarazten duten moduan.

Hori horrela, gure bisitariak Julen Agirre azpeitiarraren Bloke eta malda erakusketarekin egingo du topo, eta bertan ikusiko ditu azken bost urteetan Agirrek koloretako arkatzez egindako marrazkiak eta horien ondorio diren egurrezko hainbat pieza.

Zarauzko Vista Alegre dorrea protagonista duen marrazki txiki batekin hasiko du bisita.Eskuorriaren eta erakusketaren irudi ere badamarrazki txiki hori, eta hartatik hasita, ordena kronologikoan antolatutako lau bloke handitan banatutako arkatzez egindako marrazki multzoak ikusiko ditu.

Marrazki guztietan paisaia eta arkitektura ageri dira. Hasieran banatuago daude, bakoitza bere aldetik, eta erakusketan aurrera egin ahala hibridazio bat gertatzen da, nahastu egiten dira. Artistarentzat deigarriak diren erreferentzia arkitektonikoz zein artistikoz josita daude marrazkiak, haren imajinarioan nahastu eta forma berria hartzen dutenak. Hasierakoetan blokearen zurruntasuna gailentzen da. Trazu metodiko txikiz egindako marrazkiak dira hauek. Hala, erritmo berdintsua hartzen dute, eta trazuaren norabideen jokoak eta paperaren kontra egindako indarrak sortutako desberdintasunek eraikitzen dute mugimendua. Marrazkiok ikuslea hurbiltzera gonbidatzen dute, xehetasunetan edertasuna topa dezan.

Erakusketaren erdi-erdian pieza handi bat dago, denen artean nabarmentzen dena; izan ere, honetan Agirrek egurrezko marko handi bat egin du, non hamar marrazki txiki biltzen dituen. Markoa bera pieza handi bat bilakatzen da, eta marrazkiak indibidualki ikustetik bloke oso bat balira bezalaikustera garamatza. Hamar marrazki hauek friso formako marrazki lerro koloretsu batek sostengatzen ditu. Beste marrazkiekin konparatuz gero, azken hauetan kolorea agertzen hasten da, eta hau are nabariagoa izango da marrazki berrienetan.

Azkenik, beste lau marrazkiz osatutako serie bat ere badago, eta maldan gorako diagonal bat osatzen dute. Hemen, aurrez aipatutako piezan gertatzen den bezalaxe, markoak bat egiten du marrazkiekin, eta egituratu egiten ditu. Marrazki hauetan azpimarratzekoa da besteekin alderatuta duten arintasuna, trazua luzatzeak keinuari egiten dion mesedea eta kolorearen erabilera zabalagoa. Hasierako zurruntasuna arindu egiten da eta paisaia eta eraikinak izaera organikoagoa hartzen dute. Akaso marrazki hauei beste batzuk jarraituko diete, eta nabariagoa izango da azken hauetan antzeman daitekeen soltura, paisaia etxera sartuko da, blokeak leihoak irekiko ditu, haizea sar dadin.

Bisitariak, horrela, tentuz landutako erakusketa bat ikusiko du mimoz zaindutako trazuetan, gauza bakoitzari emandako leku konkretuan, xehetasunek duten garrantzian. Marraztea izan daitekeen jarduera batzuetan absurdo horretan tematzeko ariketa egiten du Agirrek, eta horren arrastoa dario erakusketari. Arrate Rodriguezek eskuorriko testuan petrikor usaina aipatzen du, eta etxe bat edo akaso batzuk. Bada, etxera bueltatzeko ordua helduko da. Bisitariak, La Tallerretik irtendakoan, lehen euri tantak sentituko ditu, euritakoa ireki eta bere bidean jarraituko du.

bloke-eta-malda

Bloke eta malda

Julen Agirre Egibar

La Taller (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 03 de Octubre 2026
Al 04 de Diciembre 2026


erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 21 de Noviembre 2026

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 14 de Febrero 2026
Al 31 de Diciembre 2026

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 30 de Octubre 2026

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

bixente-ameztoi-paradisua-pintatzen

Bixente Ameztoi paradisua pintatzen

Joseba Zulaika [ARGIA.eus]
| 30 de Octubre 2026

Remelluri upategiko kapera pintatzeari ekin zion Bixente Ameztoik 1993an. Frank Gehry bere Bilboko museo erraldoirako lanean hasia zen. Bastidako (Araba) santutegi ezkutua zen Bixenteren kapera.

denbora-desegiteko-konjurua

Denbora desegiteko konjurua

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 28 de Octubre 2026

Finissage | Artista: Amaia Urra. | Non: Atoi gunean, Bilbon. | Noiz arte: abenduaren 12ra arte.

ez-ulertzearen-zoriontasuna

Ez ulertzearen zoriontasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 28 de Octubre 2026

Aurrekoan Kyotoko Jidai Matsuri desfilea ikusteko aukera izan nuen. 2.000 lagun inguruk hartzen dute parte, jantzi historikoak soinean, mila urte atzera egiten duten adibideekin. Aho zabalik begiratzen genien mendebaldar guztiok kimonoei, armadurei, shozokuei, hantenei eta Interneten bilatu behar izan ditudan bestelako jantzi askori.

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 24 de Octubre 2026

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).