Arcoiris 82
Irati Gorostidi
2025eko Irailaren 11etik
2026ko Urtarrilaren 06ra

Erakusketa txandaka proiektatzen diren pantaila anitzeko bi bideoinstalaziok osatzen dute: Marathon eta Samsara.
Samsara instalazioa filmazioan egindako argazki sorta batek lagunduta erakutsiko da, Arco Iris komunitatearen artxibo-materialarekin batera. Piezak osatzen dituzten elkarrizketek eta errekreazioek agerian uzten dute filmazio-prozesuan antzezpenaren eta esperientziaren arteko muga lausotu egin zela eta benetako emozioak azaleratu zirela pertsonaien larruan jarri ziren aktoreengan.

Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00

Tabakalerak Arcoíris 82 inauguratu du, Irati Gorostidi zinemagilearen erakusketa
| Ira. 22
Erakusketa Tabakalerak produzitu du, eta Donostia Zinemaldiaren laguntza jaso du. Hain zuzen, Gorostidik, Aro berria bere lehen film luzea estreinatuko du Zinemaldiaren datorren edizioan. Erakusketa-proiektuaz gain, zuzendari nafarraren filmografia osoa eskainiko du Tabakalerak.