artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak Arcoíris 82 inauguratu du, Irati Gorostidi zinemagilearen erakusketa

Erakusketa Tabakalerak produzitu du, eta Donostia Zinemaldiaren laguntza jaso du. Hain zuzen, Gorostidik, Aro berria bere lehen film luzea estreinatuko du Zinemaldiaren datorren edizioan. Erakusketa-proiektuaz gain, zuzendari nafarraren filmografia osoa eskainiko du Tabakalerak.

tabakalerak-arcoiris-82-inauguratu-du-irati-gorostidi-zinemagilearen-erakusketa
Clara Montero, Sara Hernández, Laida Mendia, Irati Gorostidi, Ane Agirre, Edurne Ormazabal eta José Luis Rebordinos.

| 2025eko Irailaren 22a

Bere hamargarren urteurrenean, Tabakalerak Arcoíris 82 inauguratu du gaur, Irati Gorostidi Agirretxe (Eguesibar, 1988) artista eta zinemagilearen erakusketa, Donostia Zinemaldiarekin (SSIFF) lankidetzan egindakoa. Erakusketak Aro berria (2025) filmatzean sortutako material argitaragabea du abiapuntu. Aro berria zuzendariaren fikziozko lehen lan luzea da, eta Donostia Zinemaldiko New Directors sailean estreinatuko da. Filma laurogeiko hamarkadan Ultzaman (Nafarroa) finkatutako Arco Iris komunitatearen inguruko ikerketa- eta sorkuntza-prozesu luze baten amaiera da. Gorostidik ikerketa horretako materiala ekarri du erakusketa-aretora, eta zinema-narrazioa gainditzen duen eta bizipenaren esparruan kokatzen den esperientzia bat proposatzen du.

Erakusketa txandaka proiektatzen diren pantaila anitzeko bi bideoinstalaziok osatzen dute: Marathon eta Samsara. Samsara instalazioa filmazioan egindako argazki sorta batek lagunduta erakutsiko da, Arco Iris komunitatearen artxibo-materialarekin batera. Piezak osatzen dituzten elkarrizketek eta errekreazioek agerian uzten dute filmazio-prozesuan antzezpenaren eta esperientziaren arteko muga lausotu egin zela eta benetako emozioak azaleratu zirela pertsonaien larruan jarri ziren aktoreengan.

Istorio bat kontatu ordez, antzezpenetan parte hartu zutenen gorputz eta testigantzetan murgiltzeko ibilbide bat eskaintzen du erakusketak. Hitzaren hauskortasunaren eta ekintzaren egiaren artean, irudiak filma inspiratu zuten komunitate-jardunbideen inguruko dokumentu bizi bihurtzen dira.

Irati Gorostidi eta Tabakalera belaunaldia

Irati Gorostidi "Tabakalera belaunaldia" izenekoaren kidea da. Zinemagileez eta artistez osatutako talde horrek kultura garaikidearen nazioarteko zentroaren ikus-entzunezko sorkuntza-ekosisteman garatu ditu bere proiektuak. Gorostidiren ibilbidea hertsiki lotuta dago Tabakalerarekin: 2020. urtean, euskal emakume zinemagile hasiberriei zuzendutako Noka programan parte hartu zuen, eta 2022an bere Anekumen proiektua (azkenean Aro berria bihurtu dena) Tabakaleraren, Donostia Zinemaldiaren eta Elías Querejeta Zine Eskolaren Ikusmira Berriak egonaldi-programan hautatu zuten.

Gorostidiren fikziozko lehen film luzea den Aro berria filmarekin, zuzendariak hainbat obrarekin hasitako ibilbidea finkatu du. Obra horien artean, honako hauek aipa daitezke: Pasaia bitartean, (2016); Euritan, Arantza Santestebanekin batera zuzendua (2017); Unicornio, (2021); San Simón 62, Mirari Echávarrirekin (2021), eta Contadores (2023). Azken hori Cannesko Kritikaren Astean eta Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakaera sailean aurkeztuko da.

Zinema-zikloa eta jarduera paraleloak

Erakusketa osatzen duen jarduera-programaren barruan, Tabakalerak Gorostidiren filmei buruzko zinema-ziklo bat antolatu du, baita ikusleei zuzendariarekin eta haren proiektuetan lankidetzan aritu izan diren zinemagileekin hitz egiteko aukera eskainiko dien saio berezi bat ere. Zikloa amaitzeko, Kontatutako zinemako saio bat egingo da Aro berria (2025) filmaren inguruan. Saio horretan, zuzendariak bere azken filmaren sorkuntza-prozesua azalduko du. Jarduera-programa, gainera, bisita-solasaldiekin eta arte garaikidera hurbiltzeko ikastaro batekin osatuko da.

arcoiris-82

Arcoiris 82

Irati Gorostidi

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2025eko Irailaren 11etik
2026ko Urtarrilaren 06ra


donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 08ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.