artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Manhattaneko fiskaltzak Met museoaren kontrako konfiskazioekin jarraitzen du

Metropolitan Museum of Art museoak legez kanpoko jatorria duten antzinako pieza berriak entregatu dizkio Manhattaneko fiskalari.

manhattaneko-fiskaltzak-met-museoaren-kontrako-konfiskazioekin-jarraitzen-du
Septimio Severo enperadorearen estatua, Metropolitan Museum of Art museokoa, 2023ko otsailean konfiskatua. Argazkia: Steven Zucker, 2017 CC BY-NC-SA 2.0

| 2026ko Urriaren 7a

Metropolitan Museum of Art museoko (Met, New York) konfiskatutako edota Manhattaneko fiskaltzari 2017az geroztik entregatutako antzinako piezen balio bateratua 95 milioi dolarrera iritsi da dagoeneko, New York Times egunkariaren arabera. Ekainean, museoak 1971 eta 2001 artean eskuratutako hainbat Antzinaroko objektu —besteak beste, Italiatik, Greziatik, Egiptotik edo Turkiatik etorriak— bere bildumetatik atera zituen, Antiquities Trafficking Unit (ATU), antzinaroko ondasunen trafikoaren aurkako borrokan espezializatutako unitateak horien berri eman ondoren. Met museoak prozeduraren izaera kooperatiboa azpimarratzen du: ez dira museoko aretoetan egindako konfiskazioak, baizik eta fiskaltzak piezen jatorria zalantzan jartzen duten frogak aurkeztu ondoren egindako transferentziak. Greziatik datorren 3.700 urteko terrakotazko pitxer bat, antzinako Egiptoko urrezko buruko apaingarri bat, Turkiatik datorren bi mila urteko Hermes jainkoaren estatuatxo bat… Objektu horiek guztiak Matthew Bogdanosek zuzentzen duen ATUren inbentarioan sartu dira.

Azken urteotan, New Yorkeko Bosgarren Etorbideko museoaren bildumak behin baino gehiagotan jarri ditu jomugan fiskaltzak, eta bata bestearen ondotik etorritako konfiskazioek oihartzun handia izan dute hedabideetan. Met museoak 2024an jatorriaren ikerketarako zerbitzu berezi bat sortu zuen, eta haren buru Lucian Simmons izendatu zuten, Sotheby's-eko goi-kargudun ohia.

2017an sortu zenetik, ATUk New Yorkeko bildumetan legez kanpoko edo legez kontrako jatorria zuten artefaktu ugari identifikatu ditu. 2022an, 192 artelan itzuli zitzaizkion Pakistani, "Hidden Idol" ikerketaren ondoren; pieza horiek Subhash Kapooren kontrabando-sarearekin lotu ziren. Kapoor arte-trafikatzaile indo-amerikarra da. Urte berean, Greziako eta Egiptoko hogeita hamar bat Antzinaroko ondasun konfiskatu zituzten Met museoan. Horietako zortzi zuzenean Gianfranco Becchinari erosi zizkioten 1970eko hamarkadaren amaieran; Italiako justiziak Antzinaroko ondasunen legez kanpoko salerosketagatik erruduntzat jo zuen Becchina. Joan den maiatzean, Italiari 300 kultur ondasun baino gehiago itzuli zitzaizkion; horietatik 221 Manhattaneko fiskaltzak konfiskatu zituen.

Ekintza-ildo oldarkorra erabiliz, Manhattaneko fiskaltzak artelanen itzultzetan eraginkortasun ezohikoa erakutsi du, eta horrek kritika-ahotsak ere eragin ditu. 2023an, hainbat estatua Greziara itzuli ondoren, Kate Fitz Gibbon artearen eta ondarearen zuzenbidean espezializatutako aditu estatubatuarrak Matthew Bogdanosen unitateari legezko esparrua gainditzea egotzi zion, kultur ondasunen legez kanpoko zirkulazioari buruzko 1970eko UNESCOren Hitzarmenak ezarritako mugak gainditzea, alegia. Bereziki, marmolezko estatuatxo zikladiko bat jarri zuen jomugan adituak; haren jatorria 1930eko hamarkadatik aurrera dokumentatu zuen, hau da, Estatu Batuetan arte-objektuen inportazioa araudi zorrotz baten mende egon aurreko garaitik. JdA egunkari frantsesak kontsultatuta, honela zehaztu du: "fiskaltzak eskurapen zaharrak ebaluatzen ditu gaur egungo jatorriari buruzko estandarren arabera".

Oro har, Kate Fitz Gibbon eszeptiko ageri da fiskaltzaren metodoei dagokienez: "fiskaltzak jatorriaren inguruko akatsak delitu-zantzutzat hartzen ditu. Elementu horiek alerta-seinale esanguratsuak izan badaitezke ere, fiskaltzak "motibo legitimotzat" jotzen ditu, objektua New Yorkeko zuzenbide penalaren arabera lapurtutako ondasuna dela uste izateko". Hala azaldu dio JdAri. Aditu hori, gobernuaren Kultur Ondasunen Aholku Batzordeko kide ohia, museoengan baliatutako eragin-abusuaz ere mintzo da: "Fiskaltzak askotan presioaren bidez konpontzen ditu auziak, adostasun baten bidez edo negoziatutako amore emate baten bidez, epaiketara jo beharrean". Azkenik, ATUko ikertzaileen espezializazio-falta ere azpimarratzen du; izan ere, "sistematikoki baieztatzen dute objektuak benetakoak direla eta haien balioa benetako balioa baino hainbat aldiz handiagoa dela, nahiz eta konfiskatzen denaren zati handi bat faltsua izan". Horren adibidetzat aipatzen ditu, besteak beste, Kapoor auzia eta 2024an Libanori egindako mosaikoen itzulketa; hainbat akademikok mosaiko horien benetakotasuna baztertu zuten.

Munduan bakarra den egitura horretan, Manhattaneko ATUk aldi berean gaitasun zientifikoak, judizialak eta penalak biltzen ditu, eta horri esker modu proaktiboan jardun dezake. Estatu frantsesean, "Estatuek lehenik lapurtutakoa identifikatu behar dute; alderantziz izan liteke", azaldu dio JdAri Magali Dufauek, Okzitaniako Tolosako Unibertsitateko ondare-ikasketetan espezializatutako ikertzaileak. "Lege horien lehen arazoa da Estatuak jakin behar duela zer eskatuko duen. Estatu frantsesak ikuspegi proaktiboa hartuko balu, legez kanpo eskuratutako objektuen jabetza-transferentziak egin ahal izango lituzke, eta interesatutako Estatuei jakinarazi, haiek, nahi izanez gero, objektuak itzultzeko eska dezaten".

— JdA-tik ekarria.


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

jorge-isla

Jorge Isla

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 24tik
2027ko Urtarrilaren 24ra

mikel-escobales

Mikel Escobales

Artea Abian

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Azaroaren 20etik
2027ko Otsailaren 14ra

ibaiertzen-ametsa

Ibaiertzen ametsa

Christian Ponce

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Azaroaren 20etik
2026ko Abenduaren 20era

argi-apur-bat

Argi apur bat

Dan Flavin

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 11etik
2027ko Apirilaren 04ra

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 2026ko Azaroaren 13a

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 2026ko Urriaren 30a

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

bixente-ameztoi-paradisua-pintatzen

Bixente Ameztoi paradisua pintatzen

Joseba Zulaika [ARGIA.eus]
| 2026ko Urriaren 30a

Remelluri upategiko kapera pintatzeari ekin zion Bixente Ameztoik 1993an. Frank Gehry bere Bilboko museo erraldoirako lanean hasia zen. Bastidako (Araba) santutegi ezkutua zen Bixenteren kapera.

denbora-desegiteko-konjurua

Denbora desegiteko konjurua

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 28a

Finissage | Artista: Amaia Urra. | Non: Atoi gunean, Bilbon. | Noiz arte: abenduaren 12ra arte.

ez-ulertzearen-zoriontasuna

Ez ulertzearen zoriontasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 28a

Aurrekoan Kyotoko Jidai Matsuri desfilea ikusteko aukera izan nuen. 2.000 lagun inguruk hartzen dute parte, jantzi historikoak soinean, mila urte atzera egiten duten adibideekin. Aho zabalik begiratzen genien mendebaldar guztiok kimonoei, armadurei, shozokuei, hantenei eta Interneten bilatu behar izan ditudan bestelako jantzi askori.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.